Guria ostatuan
Guria ostatuan, Ruper Ordorikaren hamabostgarren diska da, 2016an argira ateratakoa. Azalaren diseinua Carmelo Ortiz de Elgearen margolana baten moldaketa da. 2017ko azaroaren 29an Euskal Herriko Musikaren Bulegoaren saria jaso zuen. Musika beltzaren zenbait elementu erakusten ditu. Estudioan Live formula erabiliz grabatu zen, hau da, zuzenean.
Guria ostatuan | |
---|---|
Ruper Ordorika taldearen Estudioko grabazioa | |
Argitaratze data | 2016 |
Grabazioa | Bedford Studio (Broklyn) eta Elkar Estudioa (Donostia). |
Ekoizpena | Elkarlanean |
Ezaugarriak
aldatuDiskoa Ruper Ordorikaren ohiko elementuak erakusten ditu: musika lehuna, kantak musika tresnekin oso lagundua. Guria Ostatua Oñatin benetan esistitu zen baina diskoan elementu sinboliko gisa agertzen da: Guria elkarrekin egoteko espazio babestua da, zatatatik hurrun dagoena. Diskoan entzuten den bateria Van Morrisonen Astral weeks disko mitikoan erabiliz zen.[1]
Abestiak
aldatuKanta gehienak Ruper Ordorikarenak dira:
- Ireki atea
- Kontserba fabrikaren aurrean. Letra: Joseba Sarrionandia.
- Atzo, gaur edo bihar
- Hamar negu
- Mare Nostrum. Letra: Eva Linazasoro.
- Mirariaren zain.
- Aingeru Guardakoa
- Munduko ostatuetan. Letra: Gary Snyderren poema baten bertsioa: "Dillingham, Alaska, The Willow Tree Bar".[2]
- Ezetz esatea
- Ahots urrunak
- Zatoz
Musikariak
aldatu- Arkaitz Miner: biolina, biola eta mandolina
- Ruper Ordorika: ahotsak, gitarrak
- Jamie Saft: Pianoa, Hammonda eta teklatuak
- Tony Scherr: kontrabaxua eta gitarra elektrikoa
- Kenni Wollesen: bateria, bibrafonoa, perkusioak
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ ‘Guria ostatuan’, el refugio de Ruper Ordorika. noticiasdegipuzkoa.com. 2016/11/16.
- ↑ Poema honen euskarazko bertsioa gaztelaniaz Nacho Fernández Rocafortek egin zuen moldaketaz oinarritu da.