Guipuzcoano (itsasontzia)

Guipuzcoano (euskaraz: «Gipuzkoarra») lineako itsasontzi pribatua izan zen, Caracasko Gipuzkoar Konpainiarena zena. Bere izena Nuestra Señora de la Asunción zen, Espainiako Itsas Armadako itsasontzien estilokoa. 1780ko urtarrilaren 8an, Erresuma Batuko Errege Itsas Armadak 64 kanoiko itsasontzia harrapatu zuen, eta HMS Prince William berrizendatu zuen, bere armadaren hirugarren lerroko ontzi bezala izendatuz.

Guipuzcoano (itsasontzia)
Historia
Uretaratzea 1778ko urria
KudeatzaileaRoyal Navy
Erregistro-herrialdeaEspainia

Eraikuntza aldatu

Kontsultatutako iturrien arabera, ontzia, Caracasko Gipuzkoar Konpainiak Pasaian edo Guayaquilen zituen ontzioletan eraiki zuten,[1] nolanahi ere 74 kanoiko San Genaro lineako itsasontziaren planoei jarraituz, baina karga-espazioari uko ez egiteko 10 kanoi gutxiagorako prestatu zuten.

Ontziaren kostua 132 000 pesokoa izan zen. Luzera: 80,83 m; Erruna: 23,25 m; eta zingoa: 10,5 m. 1.050 tona mugitzen zituen.

Harrapaketa aldatu

Guipuzcoanoa Juan Agustin Iradi komodoroaren itsasontzi nagusi gisa nabigatzen ari zen, Tomas Malay kapitaina zelarik. 1780ko urtarrilaren 1ean Gipuzkoako kostaldetik Venezuelako Kapitaintza Nagusirako 25 ontziko konboi baten buru abiatu zen, horietako 7 baino ez ziren konpainiakoak. Konpainiak konboian zituen beste ontziak lau fragata ziren: 32 kanoiko San Carlos, 30 kanoiko San Rafael, 28 kanoiko Santa Teresa eta 26 kanoiko San Bruno, eta bi ontzi txikiago, 16 kanoiko San Fermin eta 14 kanoiko San Bizente.[1][2] 1780ko urtarrilaren 8an, konboiak Sir George Rodney almirantearen agindupean, Gibraltarren laguntzarako zihoan britainiar flota handi batekin topo egin zuen San Bizente lurmuturraren aurrean (Portugalgo Erresuma). Rodney konboira hurbildu zen, eta bere ontzi batzuen kobrezko estaldurak gipuzkoarrak gainditzea ahalbidetu zien, nahiz eta Guipuzcoanoren su-indarrak ordu batzuetan borrokari eustea ahalbidetu.[1] Konboi osoa harrapatu zuten, eta ontziek zeramatzaten hornidurak britainiar flotarentzat erabili zituzten; Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ondasun enbalatuak, berriz, Ingalaterrara bidali zituzten, HMS America lineako ontziak eta HMS Pearl fragatak lagunduta.[2][3] Rodney hiru ontzitan geratu zen (Guipuzcoano, San Fermin eta San Vicente), indar britainiarrei laguntzeko.

Gainera, Rodneyk enkargatu eta tripulatu egin zuen harrapatutako ontzia, 64 kanoiko Guipuzcoano izenekoa, eta gatazkan parte hartu zuen Gilen printzearen omenez HMS Prince William izendatu zuen.[3][4] Rodney bere lehen tenientea zen Erasmus Gower igo zen postuko kapitain, Prince William ontzia hartu eta Gibraltarrera eramateko. Han, bere trinketa kendu eta ordezkatu zuten, beste kapitain baten agindupean Ingalaterrara bidali baino lehen..[5] Harrapatutako beste lau fragatak ez ziren itsas armadara gehitu, baina bi ontzi txikienak erosi ziren, HMS Saint Fermin eta HMS Saint Vincent izenekoak, britainiar kalifikazio militarraren arabera 14 kanoiko bergantin gisa sailkatuak.[6]

Erresuma Batuko Errege Itsas Armadan aldatu

1780ko apirilaren 3an HMS Prince William berretsi zuten, eta 1780ko apirila eta abuztua bitartean Portsmouthen hornitu eta kobreztatu zuten.[4] Urte horretako apirilean bere lehen komandantea zen Stair Douglas Kapitainaren agindupean itsasoratu, eta Sir George Darbyren agindupean Kanaleko Flotara batu zen. 1780ko azaroan Sir Samuel Hooden agindupeko flotarekin Mendebaldeko Indietarantz itsasoratu, eta, 1781eko otsailean, flotarekin batera ekin zion San Eustakioren harrapaketan, eta urte bereko apirilaren 29 eta 30ean Fort Royaleko guduan parte hartu zuen.[4] Urte amaieran HMS Prince Williamek Mendebaldeko Indiak utzi zituen, Ipar Amerikarantz nabigatu eta urrian iritsi zen hara. Laster itzuliko zen Mendebaldeko Indietara Hoodekin eta agintea Douglasetik George Wilkinson kapitainarengana pasa zen. 1782ko urtarrilaren 25 eta 26an Hooden flotarekin borrokatu zuen San Cristobalgo guduan, non bere tripulazioko hiru gizon zauritu ziren.[7][8]

1782ko apirilaren 9an izandako liskar laburrean, HMS Prince Williamek Grasseko kondea Dominikako kanalean borrokatu zuen, eta ondoren, 1782ko apirilaren 12an, Santuetako guduaren garaipen erabakigarrian egon zen, non abangoardiako dibisioko azken ontzia izan zen. Guduan eroriak jasatetik ihes egin zuen.[9] HMS Prince William, orduan, Hooden agintaritzara bidalitako eskuadroiaren parte zen, itsasontzi frantsesak jazartzeko, baina bere nabigazio txarra zela eta, ez zen garaiz iritsi Monako Pasabideko guduan parte hartzeko.[10] Apirilaren 14an, James Vashon kapitainak hartu zuen Wilkinsonen lekua, eta honek bi hilabete besterik ez zituen eman agintean, HMS Formidable ontzian Rodneyko kapitain izendatu aurretik.[10][11] William Merrick kapitainak 1782an hartu zuen agintea, eta uztailean Ipar Amerikara itsasoratu zen Hugh Pigot almirantearen agindupean zegoen flotarekin. Flota New York hirian egon zen iraila eta urria bitartean, eta ondoren Cap-François blokeatzeko nabigatu zuen.[4] 1783ko apirilean HMS Prince William Jamaikatik Britainia Handira joateko itsasoratu zen, uztailean iritsi zenean bere ordainketa jasotzeko. Denbora batez geldirik egon ondoren, 1790eko abendutik 1791ko apirilera bitartean tramankulu bat bezala kokatu zuten Portsmoutheko portuan, eta estatu honetan ikusi zituen Frantziako Iraultzako Gerrak eta Napoleondar Gerra gehienak.[4] 1811n arma-praktiketarako itsasontzi gisa hornitua izan zuten, eta 1817ko irailean desegin zuten Portsmouthen, Napoleonen Gerrak amaitu eta bi urtera.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Susteta, José Manuel. Lekuona, Manuel ed. «Dos navíos de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas» Notas para la historia de Guipúzcoa: 507-517..
  2. a b Beatson. Naval and Military Memoirs of Great Britain. , 232–3 or..
  3. a b Syrett. The Rodney papers: Selections from the Correspondence of Admiral Lord Rodney. , 304–5 or..
  4. a b c d e f Winfield. British Warships of the Age of Sail. , 101 or..
  5. Bates. Champion of the Quarterdeck: Admiral Sir Erasmus Gower 1742-1814. , 122–124 or..
  6. Winfield. British Warships of the Age of Sail. , 326 or..
  7. Schomberg, Naval Chronology., 396–7 or..
  8. (Ingelesez) TSO (The Stationery Office). (1782-3-9). [https://www.thegazette.co.uk/London/issue/12277/page/3 «Return of Killed and Wounded on Board His Majesty's Ships under-mentioned, in Allied with the French Fleet on the 25th and 26th of January, 1782»] The London Gazette (12.277): 3..
  9. (Ingelesez) TSO (The Stationery Office). (1782-10-12). «Admiralty-Office, May 18, 1782.» The London Gazette (12.396): 3..
  10. a b Ralfe. The Naval Biography of Great Britain. , 189–90 or..
  11. Blumenthal. With Vancouver in Inland Washington Waters. , 140 or..

Kanpo estekak aldatu