Guangfo
Txinako Herri Errepublikako Guangdong probintziako Foshan eta Guangzhou hiriak batzeko aurkeztutako egitasmoa da
Guangfo (txineraz: 广佛; pinyineraz: Guǎngfó), Txinako Herri Errepublikako Guangdong probintziako Foshan eta Guangzhou hiriak batzeko aurkeztutako egitasmoa da.

Guangzhou (9) eta Foshan (8) hiriak Guangdong probintziako mapan kokatuak.
KokapenaAldatu
Guangfo hiria, Guangdong probintziaren hegoaldean dago, itsasoaren ondoan, Foshan mendebaldean dago eta Guangzhou ekialdean.
HistoriaAldatu
2009ko urtarrilean, Txinako gobernuak, Perla ibaiaren deltaren garapenerako plangintza onartu zuen. Aste batzuk beranduago, Martxoaren 19an, Guangzhou eta Foshango udaletako arduradunek[1], bi hiriak bat-egiteko akordioa sinatu zuten "Guangfo" deritzon hiria sortzeko asmoarekin.
AzpiegiturakAldatu
Bi hirien arteko batzearen lehen urratza azpiegituretan gauzatuko da. Horrela, Guangzhouko metroa, gaur egun proiektuan dagoen Foshango metroarekin bat egingo da.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |