Guanare
Guanare, Villa del Valle del Espíritu Santo de San Juan de Guanaguanare bezala sortua, [1] Venezuelako Portuguesa estatuko hiriburua da. 1591ko azaroaren 3an sortu zuen Juan Fernández de León portugaldarrak "Espíritu Santo del Valle de Guanaguanare" izenarekin. 1786an, Barinasko Komandantzia Orokorra sortu zenean, haren parte zen, Caracasko Probintzian sartuta. 1824an, Guanare, Ospino eta Araure kantonamenduak Caracasko Probintziatik banandu eta Barinasen sartu ziren berriro, zeinak Probintzia maila eskuratu zuen. 1851n, Portuguesako probintzia sortu zen Guanare, Araure, Guanarito eta Ospino kantonamenduekin. 1881eko apirilean, Portuguesa, Cojedes eta Zamora batu ziren Hego-mendebaldeko estatu handian; batasun horrek 1909ra arte iraun zuen, Guanare Estatuko hiriburu izendatu zuten Eleazar López Contreras presidentearen dekretuz gaur arte. Hiri hau, Portuguesa estatuan sortu zen lehena izateaz gain, Ameriketako hiri bakanetako bat da fundazio-akta gordetzen duena.
Guanare | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Venezuela | |
Posta kodea | 3350 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 9°02′37″N 69°44′56″W / 9.0436°N 69.7489°W | |
Azalera | 20 km² | |
Altuera | 183 m eta 164 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 192.644 (2011) | |
Dentsitatea | 9.632 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1591ko azaroaren 3a | |
Telefono aurrizkia | 0257 | |
Hiri senidetuak | Guadix eta Portimão | |
guanare-portuguesa.gob.ve |