Scuratiko kobak
Scuratiko kobak antzinako kokaleku eta geotopo[ohar 1] bat da. Scurati herrixkatik gertu sortua, Custonaci udalerrian, Trapaniko probintzian. Etxealde bat dago bertan, 1819tik 1900eko erdialdera arte erabili zena[1].
Scuratiko kobak | |
---|---|
Mangiapane kobaren sarrera | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Former province of Italy | Trapaniko probintzia |
Eskualdea | Custonaci (Trapani probintzia) Sizilia |
Koordenatuak | 38°05′36″N 12°40′15″E / 38.093303°N 12.670872°E |
Altuera | 70 m |
Historia | |
Garaia | Goi Paleolitoa |
Uztea | K.o. 1900 |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1870, 1925, 2000 |
Zuzendariak | Guido Dalla Rosa, Raymond Vaufrey, Sebastiano Tusa |
Jabetza | Soprintendenza per i Beni culturali ed ambientali di Trapani, Associazione culturale Museo vivente |
Bisitagarria | bai |
Indusketak
aldatuLehenengo ikerketa arkeologikoak Guido Dalla Rosa markesak egin zituen 1870ean eta Raymond Vaufrey paleontologo frantsesak 1925ean[2]. Barruan, gizakiaren presentzia arrastoak zeuden (sukarrizko tresnak, grafitoak...), batzuk Goi Paleolitokoak. Azken indusketak Trapaniko Kultur Ondarearen Superintendentziak egin zituen, Sebastiano Tusaren zuzendaritzapean[3].
Kobak
aldatuGuztira, bederatzi kobazulo dira. Batzuk Monte Cofanoko natur erreserbaren barruan daude.
- Mangiapane,
- Buffa,
- del Crocifisso,
- Rumena,
- Miceli,
- Cufuni,
- della clava,
- Maria Santissima,
- Abisso del Purgatorio
Mangiapane koba
aldatuMangiapane koba, handiena, 70 metroko garaiera, 13 metroko zabalera eta 50 metroko sakonera du, Uffizi leizea ere deitzen da. Leizea 1950eko hamarkadara arte erabili zen etxebizitza moduan eta Mangiapane familiarena izan zen. 2004an egindako indusketa arkeologikoetan, Behe eta Erdi Neolitoko historiaurreko zeramika agertu zen. Bigarren kobazulo bat, Mangiapane ere deitua (Mangiapane II), ehun metro mendebalderago dago, amildegi harritsu berean zehar. Leize horretan, 1925ean, indusketa arkeologiko bat egin zen, Raymond Vaufrey paleontologo frantsesak zuzendua eta Ugo Rellini arkeologo italiarrak lagunduta. Indusketak, Erdi Brontze Aroko zeramika (Thapsosko kultura), bertan behera utzitako sukarrizko aurkikuntza litikoak eta etxe baten hondakinak argitara atera zituzten, Goi Paleolitoaren amaierari buruzkoak direnak (Azken Epigravettiarraren fasea)[4]. Aurkikuntza horietako batzuk Trapaniko Pepoli museoan daude ikusgai, eta gainerakoak, berriz, Palermoko A. Salinas museoan eta Parisko museo etnoantropologikoan daude. Montalbano komisarioren telesaileko Il ladro di merendine atala kobazuloan filmatu zuten.
Jaiotza biziduna
aldatu1983tik, Custonaci-ko Presepe vivente di Custonaci - La Natività e i Mestieri Tradizionali izeneko ekitaldia Gabonetan izan da[5]. Inguru horretako nekazarien eta artisauen tradizioak berpizten dituen jaiotza biziduna da, eta herrialdeko biztanle guztiak hartzen ditu barne. Horretan 160 bat lagunek parte hartzen dute[6]. Hori dela eta, 2006an Siziliako Ondare Inmaterialaren Erregistroan[7] onartu zuten.
Rumena koba
aldatuIzen bereko barrutian kokatua, itsas mailatik 100 metro ingurura, Rumena koba Raimond Vaufreyk esploratu zuen 1925ean, inguruko ederrenetakotzat hartu zuena. Hainbat sedimentu eta sukarri aurkitu dira barruan. Kobazuloak labe itxura duen gela bat du, 3 metroko zabalera eta 13 metroko sakonera duena. Gotorleku bezala erabili zen sarrazenoen inbasioetan[8].
2015ean, Sizilia eskualdeko Lurralde eta Ingurumen Departamentuak eta udalerriari esleitutako kudeaketak Rumena koba 1, mundu mailako garrantzia duen geotopo espeleologiko gisa aitortu zuen[9]. Kobazuloaren aurreko babeslekuaren oinarrian historiaurreko garaietatik grabatutako zeinu lineal batzuk daude.
Oharrak
aldatu- ↑ Geotopoa, Geografian dauden zortzi ikasketa mailetatik txikiena. 1:1000 baino eskala txikiagoetan agertzen da. Bertan, arroka-jausiak, etxebizitza edo mikroklima bezalako fenomenoak azter daitezke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ turismoa - Trapani Grotta Mangiapane
- ↑ Preistoria e protostoria trapanese
- ↑ Trapani Nostra
- ↑ Les subdivisions du Leptolithique italien. Étude de typologie analityque, BPI, LXXIII, 1964, pp. 25 sgg.
- ↑ Kopia artxibatua, 2020.02.16an kontsultaturik
- ↑ Sicilia in festa
- ↑ https://it.wikipedia.org/wiki/Registro_Eredit%C3%A0_Immateriali_della_Sicilia
- ↑ Pro Loco Custonaci
- ↑ (PDF) Arta Sicilia 2020.02.16an kuntsultaturik
Bibliografia
aldatu- SPOTO, Salvatore (2002): Sicilia Antica, Roma, Newton e Compton argitaratzaileak, ISBN 88-8289-750-8.
Kanpo estekak
aldatu- La Grotta del Genovese di Levanzo 2020.01.26an kontsultaturik