Tsewang Paljor, bere gorpuari emandako ezizenaz ere ezagutzen da: Green Boots ('bota berdeak', euskaraz). Tsewang Paljor Villa Saktin, jaio zen (Leh barrutia, Jammu, Kaxmir), 1968ko apirilaren 10ean eta 1996ko maiatzaren 10ean hil zen Everest mendian (Nepal, Txinako Herri Errepublika), 28 urte zituela.

Green Boots

Bizitza
Jaiotza1968ko apirilaren 10
HerrialdeaHindua
HeriotzaRainbow Valley (en) Itzuli, 1996ko maitzaren 10
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Everest mendiaren gailurrera iristeko Indiako lehen taldean parte hartu zuen baina 1996. urteko hondamendiaren ondorioz hil ziren hiru hinduetako bat izan zen.

Bere gorputz osoa elurrez estalita dago, botak izan ezik. Boten kolorea oso deigarria da eta horri esker erreferentzia legez erabiltzen dute gailurrerantz doazen mendizale guztiek.[1]

Biografia aldatu

Haurtzaroa

Txikitatik gustatzen zitzaion mendira joatea eta bere ametsa Everest mendiaren tontorrera heltzea zen. Aita ere mendizalea zen eta bere bizitza osoan zehar bere semeari mendiarekiko desira transmititu zion.[2]

Eskolan hasi zen baina 18 urte zituenean bere ikasketak utzi behar izan zituen etxeko egoera ekonomikoa ona ez zelako.[3]

Lan ibilbidea

Ikasketak utzi ostean, 28 urterekin India eta Tibet arteko mugako poliziara batu zen,[4] horrela, laguntza ekonomikoa eskaintzen zien bere gurasoei. 1996. urtean Everest mendiaren tontorra hegoaldetik igoko zuen lehen Indiar taldean zegoen, eta espedizio horren parte zen.

Erabaki hau hartzea oso gogorra izan zan, bere ama ez baitzegoen ados eta beldur baitzen, baina azkenean erabakia hartu eta aurrera egin zuen.[5] Zoritxarrez, espedizio honen amaiera tragedian bukatu zen buruak, Mohinder Singh komandanteak, gertaerari buruzko datuak eman zituen.[5]

Tsewang Paljor eta beste hiru espediziokide Everesteko gailurrera iritsi ziren, jaitsierako bidean baina ekaitz batek harrapatu zituen. Mohinder Singhek kontatu zuenez, taldea igotzen ari zenean, berandutzen ari zitzaienez, kanpamendura bueltatzeko agindu zien baina espediziokideek ez zuten informazio hori jaso edo ez zioten informazio horri garrantzirik eman eta igotzen jarraitu zuten.[6] Ordu gutxi batzuk beranduago, taldeko buruak bere irratian, gailurrera iritsi ziren berria jaso zuen, eta alaitasunaz aparte, berehala jaisteko beharra adierazi zien. Baina ez zuen haien berri gehiagorik jaso, “Hiru pertsona horiek galdu nituenean, ni laugarrena nintzen, haiekin nengoen. Saiatu izan banintz hilda nengoke”. Hau da 2015. urtean komandanteari egindako elkarrizketan esan zuena.

1996ko hondamendia aldatu

1996ko Everest mendiako hondamendiak 24-48 h iraun zituen eta maiatzaren 10etik 11ra bitartean jazotako gertaerak azaltzen ditu. Elur-ekaitz bat hasi zen eta zortzi mendizale harrapatuta geratu eta hil ziren. Batzuk jada, Everest mendiaren tontorrera iristea lortu zuten eta jaitsieran arrapatu zituen ekaitzak, baina beste batzuk igotzean hil ziren.[7]

Everest mendiaren iparraldeko aldetik gailurrera igo nahi zuten lehenengo Indiar talde bateko mendizaleak eta espediziogileak ziren. Taldeak ez zuen sherpen laguntzarik gidatzeko, hau da, haien ardura izango litzateke igoeran zehar soka finkoak jartzea eta tontorrerako bidea markatzea.[8] Momentu horretan, tontorrera iristeko mendizale ugari zeuden eta horrek trabak, jarri gabeko sokak eta oxigeno falta eragin zituen, eta horren ondorioz gauzak askoz geldoago egin ziren.

Taldea, Paljorrek, Samanlak, Morupek, Jodh Singhek eta Harbhajanek osatzen zuten. Igotzen ziren bitartean, Jodh eta Harbhajan izozketa baten ondorioz kanpamentu nagusira itzuli behar izan ziren, baina Samanla, Paljor eta Morupek gailurrerantz jarraitzea erabaki zuten.

Hiru eskalatzaileek, Banderines-votivos, Khataks eta eskalada-pitoiak itzi ebezan gailurrean. Samanlak, taldeko liderrak, gailurrean erlijio-zeremonia bat egiteko denbora gehiago geratzea erabaki zuen eta beste bi eskalatzaileei jaisteko agindu zien. Ez zen irratiz kontakturik egon horren ondoren.[9]

Kanpamentu baxuenetara itzulita, beste taldeetako kideek bi kasko-lanpara ikusi zituzten, bigarren mailatik gora, hau da, 8.570 m-ra.

Hurrengo egunean, Japoniako talde bat kanpamentutik irten zen gailurrera heltzeko asmoz eta badirudi jaistean aurkitu zituztela baina ez zuten modurik izan haiek ezagutzeko edo komunikatzeko, guztiek baitzeramaten ekipo osoa oxigenoarekin batera. Gainera, ez zuten euren desagerpenaren berririk jaso eta abisatu zietenerako ez ziren gai izan ez ikusteko, ez laguntzeko.

Azkenenan, hiruretako inork ez zuen lortu gertuen zegoen kanpamentura iristea eta lV. kanpamenduaren gainetik hil ziren, 8.320 m-ra.

Gorpuaren aurkikuntza aldatu

Green Bootsen lehenengo bideoa Pierre Paperon alpinisa frantziarrak grabatu zuen, 2001.urteko maiatzaren 21ean. Bideoan Green Boots ezkerrantz etzanda ageri da, gailurrera begira.[10]

Tsewang Paljorren gorpua, buruz behera, hankak tolestuta eta besoak bularraren gainean zegoen, arroparen kolorea ez zen galdu eta urteak daramatza 8.500 metroko altueran dagoen haitz-aterpe baterako sarbidea  dirudien kobazulo batean. Gaur egun, bere gorpuari buruz hainbat teoria ditugu, beranduago beste kokapen batean agertu zelako.[11][12]

David Sharp aldatu

2006.urtean, Green Boots albiste izan zan berriro beste mendizale baten heriotza tragikoagaitik, David Sharp. David Sharp alpinista ona zen, Everest gailurrera igotzen saiatzen zen hirugarren aldia zen, oraingoan bakarka eta zoritxarrez material desegokiarekin. Gailurrera iristea ezinezkoa zela eta izozten ari zela ikusita, Green Boots kobazuloan babestu zen. Gutxienez 40 alpinista pasa ziren haren aurretik, inork haren alde ezer egin gabe. Hurrengo egunean beste talde batek oraindik bizirik baina oso izoztuta aurkitu zuten, haiek eta beste batzuek laguntza eskaini zioten baina bere egoera hain ezegonkorra zenez inork ez zuen mendizalea jaistera arriskatu nahi izan, beraz bertan behera utzi zuten.[13] Inork David Sharp lagundu ez zuela jakinarazi zenean hainbat mendizalek eta kazetarik euren iritziak emon zituzten, esanez ez dela batere bidezkoa inor bertan behera uztea oraindik bizirik baldin badago. Haietariko bat Juanito Oiarzabal izan zen eta honako hau esan zuen: “haietako asko ez lirateke eskalatzailetzat hartu behar”.[14]

Aldaketa klimatikoaren eragina Everest median aldatu

Aldaketa klimatikoak hainbat eragin izan ditu eta hainbat eragin izaten ari da. Aldaketa klimatikoa munduko glaziarrik altuenera heldu da, Everest mendira. Izotz-tonak galtzen ditu urtero,[15] glaziarretik izotz-nukleo bat atera eta aztertu duten ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera. Urte batzuk barru, munduko tontorrik altuena helezina izango da, inguru naturala mantentzen saiatzeko prozesu baten ondorioz.

Everest mendian zeuden gorpuak elur eta izotz masa batek estaltzen zituen eta ez zeuden ikusgai, baina urteak pasa ahala mendigozaleen eta espediziogileen gorpuak ikusgai gelditzen ari dira.[16] Green Bootsen gorpua urte askotan zehar guztiz estalita egon zen baina momentu bat heldu da non guztiz desagertu den gorpua estaltzen zuen masa eta gauza bera gertatzen ari da beste gorpu askorekin ere. Estaltzen zituen elur masak egoera onean mantenten zituen gorpuak, baina masa hori gabe, guztiz deskonposatuko dira.

Aurreko denboraldietan, alpinistek inoiz baino gorpu gehiago ikusi dituztela diote, Everesteko izotz maldetan etzanda. Alpinistek eta Nepalgo gobernuak klima aldaketaren emaitza dela diote, mendiko glaziarrak azkar urtzen ari direlako eta prozesu horretan hezurrak, bota zaharrak eta duela hamar urteko misioetako gorpuak ere agertzen ari direlako. Nepalgo gobernua erantzun bat bilatzen ari da bertan dauden gorpuekin zer egin erabakitzeko. Gelje Sherpak, gailurrera sei aldiz iritsi den gidariak, 2008an Everest mendia igo zuen lehenengo aldian hiru gorpu aurkitu zituela baieztatu zuen baina duela gutxiko denboraldian zifra horren bikoitza ikusi duela esan du.[17]

300 gorpu baino gehiago daude Everest mendian[18] eta eztabaida bat dago gorpuak berreskuratu edo bertan behera utzi behar diren. Alpinista batzuek kideen gorpuak bertan egon behar direla uste dute, haien ametsa edota helburua lortzeko bidean.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Serena, Katie. (2021-06-09). «The Bodies Of Dead Climbers On Everest Are Serving As Guideposts» All That's Interesting (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. The Story of Green Boots.. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-03-08). «El Everest: la historia del famoso alpinista de botas verdes que murió en la montaña» GQ (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. (Thailandieraz) hmong.wiki. «1996 Expedición de la Policía Fronteriza Indo-Tibetana al Monte Everest ContenidoyLa expedición» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Momias del Everest: el crudo final de los escaladores que murieron en el monte» LA NACION 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  6. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-03-08). «El Everest: la historia del famoso alpinista de botas verdes que murió en la montaña» GQ (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  7. Bukreev, Anatoli. (2015). Everest 1996 : crónica de un rescate imposible. (5ª ed. argitaraldia) Desnivel ISBN 978-84-9829-321-0. PMC 908825048. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  8. (Gaztelaniaz) Alex. (2018-02-01). «La triste historia de Green Boots» Narcolépticos (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  9. (Gaztelaniaz) Supercurioso, Equipo. (2018-08-14). «Botas verdes. La macabra historia del cadáver de un escalador del Everest» Supercurioso (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  10. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Botas verdes HistoriayPosibles identidades» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  11. Everest Pierre Paperon 6 bis. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  12. (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2016-05-24). «'Botas Verdes' y 'El saludador': los cadáveres que señalan el camino en el Everest» La Información (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  13. (Gaztelaniaz) David Sharp. La muerte más controvertida del Everest | Kissthemountain. 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  14. (Gaztelaniaz) Rovira, Álex. (2012-06-26). «David Sharp - Álex Rovira» www.alexrovira.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  15. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2022-02-04). «El Everest se derrite: ha perdido 2000 años de hielo en 3 décadas» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  16. (Gaztelaniaz) Barbero, Irene. (2019-12-26). «El cambio climático hace aparecer cada vez más cadáveres en el Everest» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  17. a b (Gaztelaniaz) null. (2019-06-04). «A medida que el Everest se derrite, los cuerpos resurgen del hielo» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  18. (Gaztelaniaz) «Las decenas de cadáveres que están apareciendo en el Everest con el derretimiento de los glaciares» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).