Graf
Graf (gizonezkoa) edo Gräfin (emakumezkoa) alemaniar noblezia-titulu historikoa da, normalean euskaraz "konde" baliokidea duena.
Erabilpena
aldatuGraf titulua alemanez egiten duten zenbait europar lurraldetan ohikoa da, tartean Austrian, Alemanian, Suitzan, Luxenburgon, Liechtensteinen, Alsazian, Herrialde Baltikoetan eta Habsburgotar monarkiaren antzinako lurraldeetan.
Graf batek gobernatzen zuen Grafschaft izeneko lurralde batean, literalki «konderria». Germaniako Erromatar Inperio Santuak esleitutako konde-tituluak sarritan jurisdikzioarekin edo erantzukizun-nagusitasunarekin erlazionatu ziren, eta autoritate- edo maila-kontzesio bereziak ordezkatu zituzten[1].
Graf duten noblezia-tituluak
aldatuTitulu desberdinak eratortzen dira graf terminotik[1]. Titulurik garrantzitsuenak bakarrik erabili ziren garai modernoetara arte.
Alemanez | Euskaraz | Etimologia |
---|---|---|
Markgraf | Margrave edo markes |
Mark = marka + Graf. |
Landgraf | Landgrave | Land (herrialdea) + Graf. |
Reichsgraf | Konde inperial | Reich (inperioa) + Graf |
Gefürsteter Graf | Printzerri-konde | Reichsfürst + Graf. |
Pfalzgraf | Konde palatinatu | Pfalz (palatinatu) + Graf |
Rheingraf | Rhinegrave | Rhein (Rhin) + Graf |
Burggraf | Burgrave | Burg (burgo) + Graf |
Altgraf | Altgrave | Alt (antzinako) + Graf |
Freigraf | konde aske | Frei (aske) + Graf |
Waldgraf | Basoko konde | Wald (baso) + Graf |
Raugraf | Raugrave | Rau (hustu) + Graf |
Vizegraf | Bizkonde | Vize (ordezko) + Graf. |
Kanpo estekak
aldatu- ↑ a b Fidelissimus, Princeps. (2009-08-28). «Noble y Real: Graf» Noble y Real (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).