Gotele
Gotelea (frantsesezko goutte edota gouttelette hitzetatik eratorria, "tanta" ala "tantatzar") tenpera pintura ohikoa baina lodiagoa banatzean datzan teknika bat da, modu honetan pintura ematean tanta ugariren itxurako geruza fin bat osatuz. Teknika hau bereziki hormen inperfekzioak disimulatzeko erabilia da.