Gometxa (eranskailua)
kolorezko eranskailu geometriko itsasgarri txikia
- Artikulu hau eranskailu motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gometxa (argipena)».
Gometxa eranskailu txiki eta koloretakoa da, normalean biribila baina beste forma geometriko batzuetakoa ere bai, kolore oinarrizkoetan inprimatua normalean, jolasean, ariketa pedagogikoetan[1] edo bulegoko laneko plangintza eragiketetan[2] erabili ohi dena.
Terminoa ez da ageri 20. mendeko euskarazko hiztegietan ageri, eta badirudi jatorria duela gomet katalanezko hitzean edo frantsesezko gomette delakoan[3], (gomatxoa), forma goma hitzetik datorrelarik[4]. Katalanezkoaren plurala, gomets, ohikoa da gaztelaniaz[5], eta hortik etor liteke euskarazko gometx edo gometxa (badirudi -a itsatsiarekin deklinatu ohi dela: gometxa bat[2])
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Galtzattipi Haur-eskola» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ a b «Donostia.eus - Egia. Blas de Otero Plazaren diseinua» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Frantsesez) «Au pays des gommettes - Le tour de mes idées» ideesnanoug.canalblog.com 2012-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- ↑ «GDLC - gomet» www.diccionari.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gomets geometricos» Compraetiquetas.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).