Goggomobil
Goggomobil Hans Glas GmbH enpresak Bavariako Dingolfing herrian Bigarren Mundu Gerra eta gero egindako mikrokotxea izan zen.
Goggomobil | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Glas (en) |
Marka | Glas (en) |
Historia | |
Sorrera | 1955 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 1.310 () × 2.900 () mm |
Masa | 386 kg |
Propulsatzailea | gasolinazko motor |
Abiadura | 60 mph |
Ardatzen arteko distantzia | 1.800 mm |
Glasek hiru modelo ekoiztu zituen:
- Goggomobil T (sedan)
- Goggomobil TS (coupé)
- Goggomobil TL (furgoneta).
Bi zilindro eta bi denborako motorra erabiltzen zuten, hasieran 250 cc eta gero 300 cc eta 400 cc zituztenak. Guztira, 214.313 sedan, 66.511 coupé eta 3.667 furgoneta saldu zituzten 1955 eta 1969 artean.
Mundu osoan saldu zituzten automobilak: Australian, Argentinan eta baita Euskal Herrian ere. 1957an Munguía Industrial, S.A.k ituna sinatu zuen Goggomobil T 250 ekoizteko.