Godoyren jauregia (Cáceres)

Francisco de Godoyren jauregia, baita ere Rocoren etxea bezala ezagututa, Cáceres (Extremadura, Espainia) hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen eraikina da. Estilo ikuspuntutik pizkunde garaiko jauregia da.

Godoyren jauregia (Cáceres)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′34″N 6°22′11″W / 39.476014°N 6.369694°W / 39.476014; -6.369694
Map
Balkoi ederra Pedro de Marquinak egin zuen.

Historia aldatu

Eraikinaren eraikuntza 1548an Francisco de Godoy Aldanak agindu zuen. Godoy militar espainiarra izan zen; Francisco Pizarroren agindupean Perúko konkistan hartu zuen parte eta han aberastu zen. Bueltan Leonor de Ulloarekin ezkondu zen eta jauregia altxatu zuen.[1]

Gaur egun eraikinan Extremadurako Juntaren Hezkuntza eta Gazteria Kontseilaritzaren egoitza dago.

Ezaugarriak aldatu

Pizkunde garaiko eraikin honetan fatxada izan daiteke elementu nabariena eta han balkoi ederra, 1563an Pedro de Marquinak egina. Balkoiak zutaberak ditu eta gainean busto batekin frontoi apaingarria. Frontoiaren gainean Godoyren eta Aldanaren armarriak ikus daitezke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Godoyren jauregia (Cáceres)