Gobernuaren Museoa (Chennai)

Gobernuaren Museoa (ingelesez Government Museum, lehen Madrasko Museoa, hiriaren aurreko izenagatik ezaguna) Indiako hegoaldeko Chennai hirian dago eta Indiako museo nagusietako bat da, New Delhiko Museo Nazionalarekin eta Kalkutako Indiako Museoarekin batera.

Gobernuaren Museoa (Chennai)
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Koordenatuak13°04′14″N 80°15′26″E / 13.07065°N 80.257289°E / 13.07065; 80.257289
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1851
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

Gobernuaren Museoa Egmore barrutian dago, Chennai Egmore tren geltokitik kilometro batera hego-mendebaldera.

Britainiar agintepean sortu zen museoa 1851n; 1854tik dago gaur egungo kokalekuan. Zoo bat ere egon zen gune horretan 1855etik 1863ra, baina lekuz aldatu zuten. 1864tik 1890era bitartean hainbat eraikin gehitu ziren, beraz, museo multzo batez hitz egin daiteke.

Museoa arkeologia, numismatika, artea, antropologia, zoologia, botanika eta geologia sailetan banatzen da; ondoan haurrentzako atal berezi bat (Haurren Museoa), bi liburutegi eta antzerki eraikin bat daude.

Bildumetan aipagarrienak Amaravatiko estupa budistaren eremuan egindako indusketetan eta Tamil historiako Txola dinastiaren garaiko Indiako hegoaldeko brontzeak daude X-XII. mendeetakoak), ederrenak munduko hainbat museotan banatuta daude. Garai bertsuko kobrezko xafla zigilatuen multzo txiki baina aipagarri bat ere ikusgai dago[1].

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. «Government Museum Chennai» www.chennaimuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Kanpo estekak aldatu