Gnumeric

GNOMEko proiektua, kalkulu-orriak eskaintzeko

Gnumeric kalkulu-orriak eskaintzen dituen programa bat da, GNOME software librearen mahaigaineko proiektuetako bat da. Gnumeric 1.0 bertsioa 2001eko abenduaren 31n argitaratu zen. Gnumeric software librea bezala banatzen da GNU GPL lizentziapean; Microsoft Excel bezalako kalkulu-orri jabedunak ordezkatzeko asmoa egon da hasiera-hasieratik, OpenOffice eta LibreOffice bulegoko paketeetako kalkulu-orriekin bezala. Gnumeric Miguel de Icazak sortu eta garatu zuen, baina gero sortzaile nagusia beste proiektu batzuetara joan da. Proiektuaren arduradun nagusia, 2002. urtetik aurrera, Jody Goldberg izan da.

Gnumeric.svg Gnumeric
Gnumeric-1.8.2-FR.png
Jatorria
Sortzailea Miguel de Icaza
Sorrera-urtea 2001
Azken bertsioa 1.12.47
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia C
Sistema-eragilea Applixware Bitmap (en) Itzuli, CSV, tab-separated values (en) Itzuli, Data Interchange Format (en) Itzuli, HTML, Mathematical Programming System (en) Itzuli, Office Open XML, OpenDocument, PostScript (en) Itzuli, PDF, text file (en) Itzuli, XHTML, Gnumeric file format (en) Itzuli eta SYmbolic LinK (en) Itzuli
Irakur dezake Plataforma-anitz
Idatz dezake text file (en) Itzuli, Applixware Bitmap (en) Itzuli, CSV, tab-separated values (en) Itzuli, Data Interchange Format (en) Itzuli, HTML, Mathematical Programming System (en) Itzuli, Office Open XML, OpenDocument, PostScript (en) Itzuli, PDF, XHTML eta Gnumeric file format (en) Itzuli
GUI tresnak GTK
Lizentzia GPLv2 eta GPLv3
Deskribapena
Honen parte da Gnome Office
Ekoizpena
Garatzailea The GNOME Project (en) Itzuli
gnumeric.org
Iturri-kodea https://git.gnome.org/browse/gnumeric/

EzaugarriakAldatu

Gnumeric-ek datuak hainbat fitxategi formatutan inportatu eta esportatzeko gaitasuna du: CSV, Microsoft Excel (.xls, .xlsx ), Microsoft Works-eko kalkulu orriak (.wks ), HTML, LaTeX, Lotus 1-2-3, OpenDocument eta Quattro Pro ; bertako formatua Gnumeric file formatua ( .gnm edo .gnumeric ) da, gzip- ekin konprimitutako XML fitxategia. Microsoft Excel-en kalkulu-funtzio guztiak biltzen ditu  eta Gnumeric-en propio diren beste hainbat funtzio.

Gnumeric-ek beste kalkulu-orri batzuetatik bestelako den grafikoak sortzeko eta editatzeko interfazea du. Grafikoak editatzeko, Gnumeric-ek leihoa bistaratzen du eta grafikoko elementu guztiak zerrendatzen dira. Beste Kalkulu-orriko programa batzuek normalean erabiltzaileak grafikoko elementu jakin batzuk hautatu behar ditu editatu ahal izateko.

ErreferentziakAldatu