Gnieznoko Ateak (polonieraz Drzwi Gnieźnieńskie, latinez: Porta Regia) Gnieznoko katedralaren sarreran jarritako brontzezko ate pare bat dira. San Adalbertoren bizitzako (polonieraz, Wojciech) hemezortzi eszenaz apainduta daude. Santuaren gorpuzkinak atzerrian zeudelarik, poloniar erregeek erosi zituzten urrezko pisuan eta katedral honetara ekarri, non erlikiak gordetzen diren.[1][2]

Gnieznoko Ateak
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak6 (altuera) m
Pisua22.000 kilogramo
Deskribapena
Honen parte daPrimatial Basilica Metropolitan Cathedral of Gniezno (en) Itzuli
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Handiko voivoderria
PowiatGniezno barrutia
Urban municipality of PolandGniezno

Katedrala eraikin gotikoa da, baina ateak lehenago egin ziren, 1175 inguruan, Mieszko III.a Zaharraren erregealdian. Poloniako arte erromanikoaren lan garrantzitsuenetako bat dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Archdiocese of Gniezno
  2. Jadwiga Irena Daniec The Message of Faith and Symbol in European Medieval Bronze Church Doors, chapter two: "Man, Flora and Fauna in the Bronze Door of the Gniezno Cathedral in Poland", pp. 23-66, Danbury, CT, Rutledge Books, Inc., 1999, ISBN 1-887750-95-9.

Kanpo estekak aldatu