Gloria van Aerssen
abeslari espainiarra
Gloria Eliza van Aerssen Beijeren van Voshol (Dos Hermanas, 1932ko maiatzaren 1a - Cercedilla, 2015eko urriaren 22a) hispano-nederlandar abeslaria izan zen.
Gloria van Aerssen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gloria Eliza van Aerssen Beijeren van Voshol |
Jaiotza | Dos Hermanas, 1932ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Cercedilla, 2015eko urriaren 22a (83 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Vainica Doble |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
aldatuCarmen Santonjarekin batera osatu zuen Van Aerssenek Vainica Doble, 1960ko hamarkadaren amaieran, eta taldeak ibilbide luze eta arrakastatsua izan zuen, harik eta 2000. urtean Santonja hil zen arte. Espainiako telebistako hainbat film eta telesailetarako egindako musikari esker egin zen ezaguna taldea, eta urte batzuk geroago harreman zuzena izan zuen Madrilgo movida-ko taldeekin.[1]
Diskografia
aldatu- Vainica Doble (1971)
- Heliotropo (1973)
- Contracorriente (1976)
- El eslabón perdido (1980)
- El tigre del Guadarrama (1981)
- Taquicardia (1984)
- 1970 (1991)
- Carbono 14 (1997)
- Miss labores (1999)
- En familia (2000)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gloria Van Aerssen hil da, Vainica Doble taldeko kide ohia, 83 urterekin» Berria 2015-10-23 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.