Glikokaliz

Zelula eukarioto eta prokarioto askok zelularen inguruan izan ohi duten geruza polisakaridoduna

Glikokaliza[1], glikokalixa edo glukokaliza zelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek eta azido hialuronikoak osatzen duten geruza da[2]. Zelulari babes mekanikoa ematen dio, zelulen arteko atxikipena ahalbidetzen du, zelularen identifikazioan laguntzen du eta hormonak hartzen ditu[3].

Bacillus subtilis bakterioaren mintza inguratzen glikokaliza ikusten da.

Etimologia aldatu

Glikokaliza grekerazko glykys (azukrea) eta kalyx (oskola) hitzak elkartuz eratzen da.

Glikokaliz motak aldatu

Bakterioen glikokaliza aldatu

 
Zelulaz kanpoko egitura bakteriarrak:
1.-Kapsula.
2.-Glikokaliza.
3.-Biofilma.

Zelula mintzetik kanporantz proiektatzen den polisakarido kateek osatzen dute. Fagozitoen aurrean babesa ematen die, biofilma sortzen baitu eta honen bidez sustratuari lotzen baitzaio. Sustratu horien artean azalera bizigabeak, zelula eukariotikoak edo beste bakterio batzuk izan daitezke[4]. Glikokalizari esker mikrokoloniak ere eratu ditzakete ugaztunen aparatuen barnean, eta patogenoak direnek infekzioak sortuko dituzte[5].

Gizakien zeluletan aldatu

Odoleko plaketa helduetan ere bakterioen antzeko glikokaliza azaltzen da. Glikokaliz honi eskel kalteturiko odol hodietako kolagenotara atxikitzen da, horretarako barnean dituen proteina hartzaile asko ditu. Odol hodietako endotelioan ere azaltzen da eta berari esker odolak eragin dezakeen marruskadura txikitzen du eta hodiko paretetan zehar likidoa galtzea ekiditeko barrera osatzen du[4].

Hesteetako epitelioetako zeluletan agertzen da, adsortzio zeluletako mikrobiloetan bereziki, elementuen xurgapena areagotzen baitu. Mukopolisakaridozko 0'3 μm-ko lodierako geruza osatzen dute eta xurgapen azalera handitzeaz gain proteinak eta gluzidoak metabolizatzeko entzimak izaten ditu barnean.

Funtzioak aldatu

  • Zelula mintza babesten du kalte fisiko eta kimikoak indargetuz.
  • Immunitate-sistemari zelulak identifikatzen laguntzen dio[6]. Horri esker:
    • Arrotzak diren zelulak hautatu eta suntsituz.
    • Minbizidun zelulek glikokalizean aldaketak izaten dituzte eta inmunitate sistemako zelulek erasotzen dituzte.
    • Trasplanteetan inmunitate konpatibilitatea markatzen du.
  • Zelulen arteko atxikiduran parte hartzen du.
  • Globulu gorrien kopurua erregulatzen du odol kapilaretan[7].
  • Enbrioiko zelulak gidatzen ditu organismoan dagokien tokira[8].
  • Espermatozoideak obulua errekonozitu eta hari lotzea ahalbidetzen du[9].

Glikokalizaren degradazioa aldatu

Glikokalizaren degradazioari eragiten dioten faktoreak odol hodietako presioa, hipergluzemia, hiperkolesterolemia, estres oxidatzailea eta hantura eragiten duten hainbat molekula dira[10].

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  2. Van de Berg, Bernard M., Max Nieuwdorp, Erik S.G. Stroes, Hans Vink. (2006). Glycocalyx and endothelial (dys) function: from mice to men. Pharmacological Reports, 57, 75-80 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Glicocalix» Gliconutrientes.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
  4. a b «Glicocalix» www.quimica.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
  5. (Gaztelaniaz) «El glucocálix o cubierta celular» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
  6. McKinley, M. & V.D. O’Loughlin.. (2012). Human Anatomy. McGraw-Hill, 30-31 or..
  7. Reitsma, Sietze. (2007). The endothelial glycocalyx: composition, functions, and visualization. European Journal of Physiology. Vol. 454. Num. 3, 345-359 or..
  8. Saladin, Kenneth. (2010). Anatomy & Physiology: The unity of form and function.. McGraw Hill, 94-95 or..
  9. (Ingelesez) Schröter, S.; Osterhoff, C.; McArdle, W.; Ivell, R.. (1999-07-01). «The glycocalyx of the sperm surface» Human Reproduction Update 5 (4): 302–313.  doi:10.1093/humupd/5.4.302. ISSN 1355-4786. (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  10. (Gaztelaniaz) Redacción. (2017-05-19). «Glicocálix | Qué es, definición, significado, función, estructura, importancia» Animales (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).