Glasgow-Londres trenaren lapurreta
Glasgow-Londres trenaren lapurreta (ingelesez Great Train Robbery) 1963ko abuztuaren 8an, osteguneko goizeko 03:00etan, Eskoziako Glasgow Central geltokitik Ingalaterrako Londres hiribko Euston geltokira zihoan Royal Mail posta zerbitzuko trenean burututako lapurreta bat izan zen. Buckinghamshire konderrian dagoen Bridego Bridge trenzubian burutu zen (gaur egun Mentmore Bridge trenzubia), Ledburn herrixkan eta Mentmore udalerritik hurbil. Denera 2,6 milioi libra esterlina inguru ohostu ziren (gaur egungo 30 milioi libra esterlina adina), diru horretako zaitirik handiena ez zen inoiz berreskuratu. Lapurreta burutu ostean poliziak hiru lapur bakarrik atzematea lortu zuen, eta zigortuetako bik ihes egitea lortu zuten.
Lapur taldearen burua Bruce Reynolds izan zen eta lapurreta burutzeko beharrezko informazioa gaur egun oraindik ere nor zen inork ez dakien "Ulsterman" ("Ulsterdarra") ezizena zuen norbaiten bidez eskuratu zuten. Tokian tokiko antolatzaileak Gordon Goody, Buster Edwards eta Charlie Wilson izan ziren, eta Brian Field taldekideak lapur taldea eta informatzailearen arteko lotura lanak burutu zituen.
Taldekideak
aldatuLapurretan parte hartu zutela frogatu ahal izan den taldekideak honakoak dira: Bruce Reynolds, Gordon Goody, Buster Edwards, Charlie Wilson, Jimmy Hussey, Ronnie Biggs, Tommy Wisbey, John Wheater, Jimmy White eta Brian Field. Denek 30 urteko espetxe zigorra jaso zuten.
Lapurtutako diru-saria zehatz-mehatz 2,631,684 libra esterlinek osatu zuten, kopuru gehiena libra bat eta bost libretako diru paperan.
Kanpo estekak
aldatu- BBC News On This Day archive
- BBC News review of the case
- BBC page on Charlie Wilson's escape
- Crime Library
- ronnie-biggs-freed
- Great Train Robbery at www.crimecollection.com