Gizon zaharra biluzik eguzkitan

Gizon zaharra biluzik eguzkitan, (katalanez: Vell nu al sol), Marià Fortuny margolari katalanak 1871an, olioaz egindako margolan ezaguna da. Gai honen inguruko obra desberdinak egin zituen baina ezagunena, ziur aski, Pradoko Museoan erakusten dena da.

Gizon zaharra biluzik eguzkitan
(
Vell nu al sol)
Jatorria
Sortzailea(k)Marià Fortuny
Sorrera-urtea1871
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak76 (altuera) × 60 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP002612

Deskribapena aldatu

Margolanean gizon bat ikusten dugu, biluzik gerritik gora. Hondo ilun baten aurrean dago eguzkitan. Eguzkiaren eraginak atzeko hondo gainean garrantzi handia du lan honetan. Oihalean zehaztasun maila desberdinak azter daitezkeen; esaterako, zaharraren aurpegian zehaztasuna handiak nabaritzen dira. Gizonak begiak itxita ditu eta besoak zabalik, eguzkiaren eragina hobeto jasotzeko.

Estiloa aldatu

Margolan honek, errealismoarekin lotua, badu aldiz, inpresionismoaren eragin nabariak. Naturalismoa ere, hau da, errealitatearen alde gordinena, presente dago. Konposizioan ere Jusepe de Ribera margolariaren eragina nabaria da.

 
Jusepe de Riberaren margolana, Fortuny nolabait horrelako lanetan inspiratu zen.

Kanpo estekak aldatu