Giza sakrifizioak kolonaurreko Amerikan

Kolonaurreko munduan giza sakrifizioak Amerikako herri indigenen zenbait kultuen testuinguruan burututako erlijio jarduerak ziren. Gaur egungo historialari eta etnografoek jarduera honen izateari buruzko eztabaida dute. Sakrifizioak aipatzen dituzten agiri eta aipamen ugari daude. Halere, aipamen gehienak konkista jazo ondorengo kristaututako indigenek egindako kodexetan datozenak dira. Bi aldeen arteko adostasun puntu bat giza sakrifizioak beren testuinguru historiko eta kulturalean ulertu behar direlakoa da, eta ez modu sentsazionalistan, bereziki giza sakrifizioak mundu beste tokitan ere jazo zirelako, eta ez kolonaurreko herri indigenetan bakarrik.

Magliabechiano kodexan ikusgai den giza sakrifizioa.

Kanpo estekak aldatu