Gitarra durundatzaile

Gitarra durundatzailea edota gitarra erresofonikoa ohiko estalki armonikoan beharrean soinua kono baten edo gehiagoen bidez (durundatzaileak) lortzen duen gitarra akustiko mota bat da. Gitarra mota hau oinarrizko gitarra akustikoek baino soinu kopuru gehiago sor zezan diseinatua izan zen, betiko gitarrekin jotzen zuten musikariak perkusio edo airezko musika tresnez osatutako orkestrekin batera maila onean jotzeko euren buruak larri ikusten baizituzten. Beren doinu berezia dela eta oso estimatuak dira, batez ere bluegrass, country eta blues musikarien artean, baita anplifikadoreak agertu eta arazo hori konpondu ondorenean ere.

Dobro motako gitarra durundatzailea.

Kanpo estekak aldatu