Gina Bellman

aktore britainiarra

Gina Bellman (Auckland, 1966ko uztailaren 10a) aktore zeelandaberritarra da. Leverage telesailean Sophie Devereaux estafadorearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Gina Bellman

Bizitza
JaiotzaAuckland1966ko uztailaren 10a (57 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaJFS (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

ginabellman.org
IMDB: nm0069109 Allocine: 76292 Allmovie: p5197 TV.com: people/gina-bellman
Twitter: ginabellman Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gina Bellman Aucklanden jaio zen. Gurasoak judutarrak zituen, errusiar eta poloniar jatorrikoak eta Ingalaterratik bertara emigratu zuten[1]. Ginak 11 urte zituela Londresera itzuli zen familia.

Aktore gisa Into the Labyrinth telesailean egin zuen debuta "Phantom" kapituluan, 1982an. Aurreneko protagonista rola Blackeyes draman izan zuen eta Coupling sit-comean egin zen ezagun Erresuma Batuan. Lau denboralditan egin zituen bertan. 2007an Jekyll miniserieko protagonista ere izan zen[2].

2008an Leverage telesailerako aukeratua izan zen. Timothy Huttonek gidatzen zuen boskote protagonistako kidea izan zen. Telesail hau mundu guztian zabaldu zen. Saturn Awards sarietarako emakumezko bigarren mailako aktore onena izateko izendatua izan zen baina Lucy Lawlessek jaso zuen saria[3].

Azken urteetan antzerkian ere aritu da, From morning to midnight[4] eta Orson's shadow, azken honetan Vivien Leigh aktorearen papera betez[5].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1985 King David Tamar, Daviden alaba
Mussolini: The Untold Story Gina Ruberti telebistako mini-seriea
1991 Secret Friends Helen
1992 Vsetko co mam rad Ann
Leon the Pig Farmer Lisa
1993 Horse Opera Sandra/Marion
1996 Silent Trigger Clegg "Spotter"
1997 David Michal telebistarako filma
2000 Ted & Ralph Henrietta Spain
Paranoid Eve
Seven Days to Live Claudia
2001 Subterrain Junkie Spirit
Married/Unmarried Amanda
2003 Sitting Ducks Christine
2005 Zerophilia Sydney
2007 Permanent Vacation Kathleen Bury

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1982 Into the Labyrinth Christine kapitulu batean
1984 Grange Hill Trudy 2 kapitulutan
1989 Only Fools and Horses Carmen kapitulu batean
1989 Screen Two Greta kapitulu batean
1989 Blackeyes Blackeyes 4 kapituluko miniseriea, protagonista
1991 The Storyteller Eurydice kapitulu batean
1994 Little Napoleons Liz Blakemore kapitulu batean
1996 Scene Athene Nike/Trainer kapitulu batean
1996 Sharman Kiki kapitulu batean
1999 Jonathan Creek Samantha kapitulu batean
2000–2004 Coupling Jane Christie 28 kapitulutan
2003 Waking the Dead Frannie Henning azken kapituluan
2005 The Last Detective Caroline kapitulu batean
2007 Hotel Babylon Marina Stoll kapitulu batean
2007 Jekyll Claire Jackman 6 kapituluko miniseriea, protagonista
2007 Nearly Famous Traci Reed 3 kapitulutan
2007 Heroes and Villains Catherine Carteaux kapitulu batean
2008 The Wrong Door Pilot Instructor/Jill 2 kapitulutan
2008–2012 Leverage Sophie Devereaux 72 kapitulutan, protagonista
2013 Ripper Street Jemima Swann 6 kapitulutan
2017 Emerald City Karen 5 kapitulutan
2017 Henry IX Lady Leonara 1. denboraldian

Antzerkia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1990 The Rocky Horror Show Janet Weiss Piccadilly Theatre
2000 Speed-the-Plow Karen Duke of York's Theatre
2013 From Morning to Midnight Emakume italiarra/Salbazio armadako ofiziala Royal National Theatre
2015 Orson's Shadow Vivien Leigh Southwark Playhouse

Erreferentziak aldatu

  1. «Gina Genie - Telegraph» fashion.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  2. «BBC - Press Office - An all-star cast to appear in BBC ONE's Jekyll» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  3. «Electric Entertainment » “LEVERAGE” NOMINATED FOR THREE SATURN AWARDS AND TWO PRISM AWARDS» web.archive.org 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  4. «From Morning to Midnight | National Theatre | South Bank, London» web.archive.org 2014-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  5. Letts, Quentin. (2015-07-07). «QUENTIN LETTS first night review of Orson's Shadow» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gina Bellman