Giltzurrun-transplante

Giltzurrun-transplantea organo horren gutxiegitasun terminala duen paziente bati egindako transplantea da, organo osasuntsua duen pertsona batek emandakoa, emailea hala hilda nola bizirik egon daitekeelarik. Azken kasu horietan organoak genetikoki lotuak edo ez-lotuak sailkatzen dira.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Emailearen organoa (transplanted kidney) kokapen anatomiko normaletik behera ipintzen da tipikoki.

Teknika hau burutzeak prozesu luzea eskatzen du, emaileak aukeratzeko eta jasoleen zerrenda zorrotzari jarraituz. Nefrologia eta Urologia espezialitateek elkarrekin lan egiten dute arlo honetan, kirurgia teknikak bigarrenek egiten dituztelarik.

1950ean lehendabiziko giltzurruneko transplantea egin zuten Chicagon (AEB), eta gaur egun organorik transplantatuenen artean dugu. Esate baterako EAEn 2007an hirugarren organorik transplantatuena izan zen, 127 giltzurrun guztira.

Kanpo estekak

aldatu