Giltzurrun-piramidea edo Malpighiren piramidea[1] giltzurrunaren muina osatzen duten egitura konikoetako bakoitza da. Piramide bakoitzaren oinalde zabala giltzurrun-azalean ezartzen da, eta erpina (giltzurrun-papila) barrurantz bideratzen da. Henleren lakioen goranzko eta beheranzko adarrek, tubulu biltzaileek eta odol-hodi ugariz jositako ehun interstizialak osatzen dituzte piramideak.[2] Piramideek, marratuak dirudite, nefronen segmentu paralelo zuzenez osatuta daudelako.

Giltzurrun-piramide
Xehetasunak
Honen partegiltzurrunaren muina
Identifikadoreak
Latinezpyramides renales
TAA08.1.01.029
FMA258870
Terminologia anatomikoa

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
  2. Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.