Flavius operazioa

Gibraltarreko hilketak» orritik birbideratua)

Flavius operazioa edota Gibraltarreko hilketak (ingelesez Operation Flavius edota Gibraltar killings) 1988ko martxoaren 6ean Gibraltarren Britainiar Zerbitzu Berezietako (SAS) agenteek tiroz Behin-behineko IRAko hiru kide hil zituzten ekintza militar polemikoa da.

Erresuma Batuko Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Seán Savage, Daniel McCann eta Mairéad Farrell IRAkideek Gibraltarreko britainiar militarren aurkako berehalako lehergailuzko atentatua burutzeko asmoa omen zuten. SASko soldaduek hiru IRAkideak Gibraltarreko gasolindegian topatu eta tiroz hil zituzten. Ondorengo ikerketan, hiru IRAkideek armarik ez zeramatela egiaztatu zen, Savagen autoan ere ez zen inongo lehergailuren arrastorik topatu ahal izan, guzti honi Erresuma Batuko Gobernua hiru IRAkide erailtzeko aurrez prestatutako konspirazio bat izan zenaren akusazioak gehitu zitzaizkion.

Ekintza honi Ipar Irlandan jazotako beste zenbait gertakari bortitzez osaturiko hamalau eguneko aldiak jarraitu zion: Milltown hilerriko erasoa eta Britainiar kaporalen hilketa.

Ordutik aurrera, gertakari hau argitze asmora ikerketa eta dokumental ugari egin dira.

Kanpo estekak aldatu

36°08′48″N 5°21′01″W / 36.1467°N 5.35031°W / 36.1467; -5.35031