Giancarlo Fisichella
Giancarlo Fisichella
Datu pertsonalak
Izen osoa Giancarlo Fisichella
Jaio 1973eko urtarrilaren 14a (51 urte)
Erroma (Italia)
Ibilbidea
Taldeak Minardi, Jordan, Benetton Sauber, Renault, Force India eta Ferrari
Lasterketak 231 (229 hasiera)
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 0
Garaipenak 3
Podium 19
Pole Position 4
Itzuli azkarra 2
Lehen lasterketa 1996ko Australiako Sari Nagusia
Lehen garaipena 2003ko Brasilgo Sari Nagusia
Azken garaipena 2006ko Malaysiako Sari Nagusia
Azken lasterketa 2009ko Abu Dhabiko Sari Nagusia

Giancarlo Fisichella (Erroma, 1973ko urtarrilaren 14a-) auto gidari italiarra da. Fisicok, hala du ezizena, 1 Formulako 231 lasterketatan hartu du parte Ferrari, Renault, Sauber, Jordan, Benetton, Minardi eta Force India taldeekin. Guztien artean 3 garaipen lortu zituen eta 19 podium. Munduko txapelketan emaitzarik onena 2006ko laugarrena du.

2010az geroztik, Fisichella Ferrari taldearen proba gidaria da. Aldi berean, turismoekin ere lehiatu da AF Corse taldean, bere kategorian garaipenak lortuz Le Mans 24h lasterketan (2012 eta 2014) eta Petit Le Mans (2011). Baita Le Mans Series eta WECeko beste proba batzuetan ere.

2005etik 2009ra, FMS International taldearen jabea izan zen. GP2 Seriesetan parte hartzen zuen.

Giancarlo Fisichella Valentzian Renaulta gidatzen (2006).