Ghee edo ghi (hindiz: घी edo گھی ; bengaleraz: ঘী ; tamileraz: நெய்ney) indiar jatorriko gurin iragazia da.[1] Jatorrian bufalo-esnetik lortzen bazuten ere, gaur egun behi-esnearen gurinetik lortzen dute. Gurinaren zati oliotsua da, gurina ontzi handi batean poliki fusionatuz lortzen dutena. Gurinaren oso antzeko itxura du, eta metalezko ontzietan eros daiteke.

Ghee
clarified butter (en) Itzuli
Historia
JatorriaIndia
Antzekoakshar tos (en) Itzuli

Gurin iragaziaren eta gheearen arteko alde nagusia da lehenengoan koipea ahalik eta lasterren bereizten dela esnekiak erre ez daitezen; bigarrenerako, berriz, berotzen uzten da solido horiek marroi itxura izan arte, eta usain gozoagoa ematen zaio.[1]

Gurin iragaziaren berotze-prozesua baino luzeagoa izan denez, gheeak hobeto jasaten ditu tenperatura altuak, eta, beraz, egokiagoa da frijitzeko.[2] Era berean, gurin mota honek biltegiratze-aldi luzeak ahalbidetzen ditu, elaborazioan zehar usteltzen dituzten entzimak eta mikroorganismoak ezabatu direlako.

Bada landare-aldaera bat, vanaspati ghee izenekoa,[1] margarinaren fabrikazioaren baliokide den hidrogenazio-prozesu bati lotutako landare-olioetatik abiatuta prestatua.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «All About Ghee» The New York Times 2003/12/17.
  2. (Ingelesez) BBC. Ghee. .

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.