Gezur-detektagailu
Gezur-detektagailua, egiaren makina edo poligrafoa, erantzun fisiologikoak erregistratzen dituen tresna neurgailu mota bat da. Orokorrean, proba honetan parte hartzen duen pertsonari galdera zehatz batzuk eginda eragiten dizkien odol-presioa, bihotz-maiztasuna, arnas-frekuentzia, nerbio-estimuluak eta larruazalaren portaera eta erantzun galbanikoak neurtzen ditu.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/Leonarde_Keeler_1937.jpg/200px-Leonarde_Keeler_1937.jpg)
1938an AEBetako Kalifornia estatuko Berkeley hiriko polizia departamentuko Leonarde Keeler detektibeak asmatu zuen, aurrez hiri berdineko John Augustus Larson poliziaren lanetan oinarrituz.