Gerra-ordaina edo gerra-erreparazioa garaileak garaituari ezarritako diruzko edo gauzazko ordainketak dira, gerra batean sortutako kalte eta galerak estaltzeko. Oro har, termino horrek ondasunen eskualdaketari egiten dio erreferentzia, eta ez lurraldeen anexioari.

Frankfurteko hitzarmena (1871).

Jada Lehen eta Bigarren Gerra Punikoetan Antzinako Erromak Kartagoari gerra-ordain handiak ezarri zizkion, baina ospetsuenak XX. mendean gertatu ziren, Lehen[1] eta Bigarren Mundu Gerretan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Mandred F. Boemeke, Gerald D. Feldman & Elisabeth Glaser, ed. The Treaty of Versailles: a reassessment after 75 years. Washington: The German Historical Institute, 361 or. ISBN 0-521-62132-1..

Kanpo estekak

aldatu