Geronimo Stilton
Geronimo Stilton haur literaturako liburu sail bat da, 8 – 12 urteko irakurleentzakoa, jatorriz italieraz idatzia. Elisabetta Dami italiarrak idatzi du, Geronimo Stilton alegiazko idazleak egina izango balitz bezala.[1] Lehenik Italian argitaratu zituen Edizioni Piemme argitaletxeak, 2000. urtean. Liburuetan azaltzen denez, protagonistaren abizena stilton gaztatik dator.
Euskaraz
aldatuGeronimo Stilton saileko liburuak 35 hizkuntzatara itzuli dira. Euskarara Koldo Bigurik eta Lourdes Auzmendik itzuli dituzte, eta Grupo Planeta argitaletxeak eman ditu argitara. Horra euskarara ekarritako liburuen zerrenda:
- Stilton dut izena, Geronimo Stilton
- Mirari galduaren bila
- Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua
- Ongi etorri harkaitz zekenera
- Bidaia zoroa Sagutxistanera
- Munduko lasterketa eroena
- Mona Sagulisaren irribarrea
- Katu piraten galeoia
- Utikan Hemendik Gaztakirtena!
- Altxor desagertuaren misterioa
- Lau sagu oihan beltzean
- Metroko mamua
- Maitasuna gazta bezalakoa da
- Katandere Zazpikatueren Gaztelua
- Heldu biboteei… Aztisagu dator!
- Yetiaren atzetik
- Gaztazko piramidearen misterioa
- Ikaratz familiaren sekretua
- Ez zenituen oporrak nahi, Stilton?
- Sagu ongi heziak ez du puzkerrik botatzen
- Nork bahitu du Makaltxo?
- Arratoi kirasdunaren kasu bitxia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lottman, Herbert R.. (2008-02-09). «Milan, Italy's Trade Capital» Publishers Weekly.