Georgina Cassar (Welwyn Garden City, Erresuma batua, 1993ko irailaren 9a) Gibraltar-ingeles jatorriko gimnasta erritmikoa da. 2010ean, Delhi-n ospatutako Mankomunitatearen jokoetan [1] Gibraltar taldearekin aritu zen, eta gimnasia erritmikoan Gibraltar errepresentatu zuen. Beranduago, 2012an, Londresen ospatzen ziren udako olimpiar jokoetan hartu zuen parte, Erresuma Batuko taldean. [2]

Georgina Cassar

Bizitza
JaiotzaWelwyn Garden City1993ko irailaren 9a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Pisua61 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Instagram: georgina_cassar Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Georgina, 1993ko irailaren 9an jaio zen, Erresuma Batuko Welwyn Garden City loratregi-hirian. Bere ama, britainiarra, Jackie izenekoa da, eta bere aita, maltarra, Franco izenekoa. Gainera, bi arreba gehiago ditu. Nahiz eta Erresuma Batuko Welwyn lorategi-hirian jaio, 1996an Gibraltarrera joan zen bizitzera, 3 urte zituenean. Georginak Governor's Meadow Primary School[Betiko hautsitako esteka]-en, Bishop Fitzgerald Middle School-en and Westside School-en jaso zuen bere hezkuntza.

Bide profesionala aldatu

Georgina Cassar 3 urterekin hasi zen Ballet dantza egiten. Hala ere, bere amak konbentzitu ondoren, gimnasia erritmikoan sartu zen. Cassarrek Indiako Delhi-n ospatutako 2010eko Mankomunitate jokoetan hartu zuen parte, Gibraltar errepresentatuz, eta 16. postuan geratu zen. 2012an, Bath-era bidaiatu zuen, Erresuma Batuko taldearekin denbora osoz entrenatzeko. Han, berrogei ordu baino gehiago entrenatzen zuen astero.

Debut olinpiko-a aldatu

Londresen ospatzen ziren udako olinpiar jokoetan hartu zuen parte 2012an, Erresuma Batuko taldearekin. Ezin izan zuen jokoetan Gibraltar errepresentatu, Gibraltarreko Batzorde Olinpikoak ez baitzuen Batzorde Olinpiko Internazionalaren errekonozimendurik. Georgina lehen gibraltar atleta izan zen joko olimpikoetan parte hartzen. Hala ere, 12. postuan geratu ziren, eta ezin izan ziren finaletara iritsi.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Georgina Cassar | Commonwealth Games Federation» thecgf.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) «Georgina Cassar» www.teamgb.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak aldatu