Gema Nieto
Gema Nieto Jiménez (Madril, 1981) madrildar idazlea da.[1]
Gema Nieto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gema Nieto Jiménez |
Jaiotza | Madril, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, editorea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuFilologia Hispanikoan eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatua da.
Ibilbidea
aldatu2016an argitaratu zuen Caballo de Troya argitaletxeak, Alberto Olmos editore gonbidatuaren eskutik, bere lehen eleberria, La pertenencia, dolu-eleberri deiturikoen artean kokatzen den lana.[2] Bertan, modu poetiko eta intimistan kontatzen du protagonistak nerabezaroan amaren heriotzari aurre egin behar izan ziola, eta, aldi berean, familiako kideen barne-elkarrizketaren bidez familiaren hondamendiaren lekuko izan zen.[3][4]
Bere bigarren eleberria, Haz memoria, Dos Bigotes argitaletxeak argitaratu zuen 2018an eta Ojo Critico sariaren finalista izan zen urte horretan. Lan horretan egileak ariketa bat egin zuen oroimenak gizabanako eta gizarte baten parte gisa pertsonen etorkizuna eraikitzeko beharrezko bitarteko gisa duen garrantzia nabarmentzeko.[5][6] Eleberriak La Rusa izeneko matriarka batek zuzendutako familia bateko emakume talde baten bizitza kontatzen du, Bernarda Alba eta bere umeak jaten dituen Saturnoren aipamen argiekin.[1] Isiluneak, hildakoak, sekretuak eta traizioak dira narrazioan zehar barreiatzen diren gaiak.[7]
Quien esté libre de culpa (Dos Bigotes, 2021) bere hirugarren eleberria da. Genero distopikoaren barruan kokatuta, gorilek ordezkapenez gizakiak ernatzeko aukera eman duen gizarte zientifikoki aurreratua erakusten du istorioak; horrela, emakumeak helburu horretarako erabiltzearen arazo latza (alokairuko sabelak deiturikoak) desagerrarazten da.[8][9] Premisa hori da sistema kapitalista bizitzaren merkantilizazioa bere mugetaraino eramateko gai dela jorratzeko oinarria.[10] Metodo horren azpian ernaldutako haurren ikuspuntutik, eleberriak zuzenean eragiten dieten gaiei buruzko gogoeta egiten du, hala nola diskriminazioari, aurreiritziei eta indarkeriari buruzkoa.[11]
Ipuinak ere idatzi ditu, hala nola, «Déjate ver», Eñe aldizkarian argitaratua, 50. zenbakian; «Soy el fantasma que tiran», Liudmila Pavlichenko frankotiratzaile sobietarrari buruzkoa, Esas que también soy yo lanean argitaratua; eta «Casa cerrada», Asalto a Oz aldizkarian argitaratua, queer narratiba berriaren kontakizunen antologia, Alana S. Portero eta Ángelo Néstore autoreekin batera.[12]
Kolaboratzaile gisa, hainbat hedabidetan artikuluak argitaratu ditu, besteak beste, Pikara Magazine eta Qué Leer aldizkarian, LGTB literaturari, sistema kapitalistako[13] lanari eta bideo-jokoei buruz.[14][15][16] Gai horri buruz, Videojuerguistas aldizkariak 2023an, liburuaren eguna zela eta, Nietoren «Libros y videojuegos: aliados, no enemigos (Liburuak eta bideojokoak: aliatuak, ez etsaiak)» izeneko artikulua argitaratu zuen. Artikulu horretan, egileak aztertzen du zelan parte hartzen duten bideojokoek narrazio tradizionalaren sisteman, zelan jasotzen eta egokitzen dituzten haien arauak, eta, onartuz bideojokoak beste bitarteko bat direla istorioak kontatzeko, eta haien oinarria, narrazio-lanak direla.[17]
Editore gisa egindako lanean, Federico García Lorcaren "la zapatera prodigiosa" bezala ezagutzen den Agustina Gonzalez intelektual granadarraren funtsezko lanak erreskatatu izana nabarmendu du, Clemencia a las estrellas (Ménades argitaletxea; 2019) lanean argitaratu zirenak, bere hiru saiakerak bildu zituena: «Justifikazioa», «Lege sekretuak» eta «Idearium Futurista».[18]
2021az geroztik, Ellas también cuentan izeneko literatur ikastaroan parte hartzen du, Billar de letras idazle-eskolakoa, «El "yo" en la literatura, su evolución y sus disfraces» mintegia emanez.[19]
2022ko Frankfurteko Liburu Azokan Espainia herrialde gonbidatua izan zela eta, Gema Nieto gonbidatu zuten En tu Feria me colé Goethe-Institut liburuaren podcast-ean parte hartzera, Silvia Nanclaresek eta Silvia Herreros de Tejadak gidatuta, non memoriaren gaia jorratzen den.[20]
Lanak
aldatuEleberriak
aldatu- Quien esté libre de culpa. Dos Bigotes; 2021
- Haz memoria. Dos Bigotes; 2018
- La pertenencia. Caballo de Troya; 2016
Lan kolektiboak
aldatu- Asalto a Oz. Dos Bigotes; 2019
- Esas que también soy yo. Ménades argitaletxea; 2019
- Eñe 50 (Soy lo que soy). Eñe aldizkaria, 50 zenbakia; 2017
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «HAZ MEMORIA, GEMA NIETO» Qué Leer 2019-02-01.
- ↑ La pertenencia, Gema Nieto. .
- ↑ alenar. (2016-12-31). «Reconocernos en las raices. «La Pertenencia» de Gema Nieto.» Bitácora de Alena Collar.
- ↑ Imparcial, El. «Gema Nieto: La pertenencia» El Imparcial.
- ↑ ««Haz memoria», de Gema Nieto —Editorial Dos Bigotes— > Poemas del Alma» www.poemas-del-alma.com.
- ↑ Costa, Elena. (2018-11-02). Haz memoria. .
- ↑ «'Haz memoria’, la extraordinaria novela de Gema Nieto sobre la importancia de no olvidar» elasombrario.publico.es.
- ↑ «Nadie está libre de culpa» Killed by Trend 2021-09-27.
- ↑ «GEMA NIETO» Qué Leer 2021-11-15.
- ↑ Nanclares, Silvia. (2021-10-02). «La gestación subrogada como relato» ElDiario.es.
- ↑ López, Carmen. (2021-11-07). «Una fábula sobre vientres de alquiler en gorilas reflexiona sobre la gestación y la diferencia» ElDiario.es.
- ↑ «Asalto a Oz: El lugar del Arcoíris - Luisgé Martín» Zenda 2019-12-27.
- ↑ «EL TRABAJO OS HARÁ LIBRES» Qué Leer 2021-01-08.
- ↑ «Las escritoras del sur. Las últimas de su especie» pikara magazine 2019-10-02.
- ↑ «LA LITERATURA LGTB» Qué Leer 2018-06-28.
- ↑ «Me pido a la chica» pikara magazine 2017-02-18.
- ↑ SSDDCC. (2023-04-12). «Libros y videojuegos: aliados, no enemigos» Videojuerguistas.
- ↑ Hoy, Granada. (2019-06-17). «Agustina González, un cometa reluciente en un firmamento de hombres» Granada Hoy.
- ↑ «Ellas también cuentan» Billar de letras.
- ↑ «Episodio #1 – La Memoria» www.goethe.de.