Abisua: "<i>Gedit</i>" aurkezpen izenburua aurretiazko "gedit" aurkezpen izenburua baliogabetzen du.

GNOME Gedit 2018.svg gedit
Gedit 3.11.92.png
Jatorria
Sorrera-urtea1999
Azken bertsioa40.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC eta Python
Irakur dezakePlataforma-anitz
GUI tresnakGTK
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daGNOME
Ekoizpena
GaratzaileaThe GNOME Project (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai
www.gnome.org/projects/gedit/
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME/gedit/ eta https://github.com/GNOME/gedit

gedit GNOME mahaigain ingurunearekin batera banatzen den helburu orokorreko testu editorea da. Sortzaileen erabakiz, editore honen izena letra xehez idatzi ohi da. geditek UTF-8 onartzen du eta bere ezaugarrien artean plugin kudeatzaile dinamiko bat erabiltzeko aukera eskaintzea dago.

GNU/Linux, MAC OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzako eskuragarri da GPL lizentziapean. gedit software librea da.

Ezaugarri nagusiakAldatu

Testu-editore batean ohikoak diren funtzionalitateaz gain (hala nola testua kopiatu, moztu eta itsatsi, inprimatu,etab,..), geditek sintaxia koloreztatzen du erabilitako programazio lengoaiaren arabera. GVFS liburutegia erabiliz fitxategiak urrutitik editatu daitezke. Kodea editatzeko beste ezaugarri bezala, lerroen zenbaketa, indezazio automatikoa eta fitxategiaren segurtasun kopia aipatu ditzakegu.

Gainera geditek zuzentzaile automatiko bat gehituta dauka, hainbat hizkuntza dituena. Funtzionalitate gehiago gehitzeko hedapen eta pluginak instalatzeko sistema dauka, bai geditek banatzen dituenak, edo komunitateak eginikoak.

ArkitekturaAldatu

Aplikazioa X Window System leiho sistemarekin funtzionatzeko eraikia izan da, GTK+ eta GNOME liburutegiak erabilita. Editorea GNOMErekin dator.

Kanpo estekakAldatu