Gazteri berria Mixel Labéguerieren abesti bat da, Piarres Lartzabalen hitzak dituena. Labéguerieren 1963ko diskoan kaleratu zen, eta askatasun gosez zebilen euskaldun gazteriaren himno bihurtu zen berehala.

Piarres Lartzabalen Orreaga. Pastorala gisarako ikusgarria antzezlanean, 21. eta 22. ekitaldietan, abesti honen zatiak kantatzen dira.

Abestiaren hitzak aldatu

« Aita, zer egin duzu gure lur maitea?

Kanpokoari saldu, oi dohakabea!
Arrotzez betea da Euzkadi guzia,
Eskualduna etxean ez dago nausia.

Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.
Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.

Aita, zer egin duzu eskuara maitea?
Erderan hazi duzu oi zure semea.
Ontasun ederrena aita batek galtzea.
Biotzean sartua dugu ahalgea.

Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.
Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.

Kaskoin edo maketo ez dugu etsaia,
bainan eskual semea da gure anaia.
Hemen dela España, han dela Frantzia,
mugaren bi aldetan da Eskual-Herria.

Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.
Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.

Jaungoikoak emana hor dugu herria,
bere semek hiltzera zergatik utzia...
Bat egin behar dugu Euzkadi guzia,
bildu gaiten, anaiak, gure da bizia!

Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.
Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da gure aberria.

»
Piarres Lartzabal (hitzak), Mixel Labéguerie (musika)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu