Gayle Broughton (Hāwera, Zeelanda Berria, 1996ko ekainaren 5a), Zeelanda Berriko hamabosteko errugbi jokalaria da. Zeelanda Berriko emakumeen errugbi-talde nazionalarentzat jokatzen du. 2014. urtean egin zuen debuta Zeelanda Berriko nazioarteko selekzioarekin AEBko Emakumeen Zazpiko txapelketan, Herbehereen aurka[1]. Zazpiko errugbi Mundu Serieak irabazi zutenean (2014–15), Rioko Joko Olinpikoetarako sailkatu zen taldearen parte izan zen[2]. Broughton Zeelanda Berriko emakume-taldearentzat hautatu zuten 2016ko Udako Joko Olinpikoetarako[3]. Urrezko domina irabaziz gero, domina amonari emateko asmoa agertu zuen[4].

Gayle Broughton
Bizitza
JaiotzaHāwera (en) Itzuli1996ko ekainaren 5a (27 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Talde etnikoaMaoria
Hezkuntza
HeziketaHawera High School (en) Itzuli
New Plymouth Girls' High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria, hamabosteko errugbilaria eta hamahiruko errugbilaria
Pisua70 kilogramo
Altuera1,74 metro

Instagram: gee_fizzel Olympic.org: gayle-broughton Edit the value on Wikidata

Maorí jatorrikoa, Broughton Ngāruahine eta Ngāti Ruanui iwi afiliatuta dago[5]. Lesbiana da[6].

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[7][8].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Zazpiko-errugbia
emakumeak[9].
2020 Tokio
  Japonia
  Zazpiko-errugbia
emakumeak[10].

Gainerako lorpenak aldatu

Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina
2018 Gold Coast
  Australia
 
Zazpiko errugbi Mundu Kopa
Urtea Lekua Domina
2018 San Frantzisko
  AEB
 

Erreferentziak aldatu

  1. «NEW ZEALAND WOMEN LOOK GOOD ON DAY#1 AT THE USA7S IN ATLANTA» NZ 7s Magazine.com 16 February 2014.
  2. «NZ women's sevens qualify for Rio Olympics» radionz.co.nz 20 April 2015.
  3. «New Zealand names sevens teams for Rio Games» samoaobserver.ws 3 July 2016.
  4. Baker, Brittany. (17 July 2016). «Sevens player has nan-sized plans for her Olympic medal» Stuff.co.nz.
  5. «43 Māori athletes to head to Rio Olympics» Te Karere 5 August 2016.
  6. Zeigler, Cyd. (31 July 2021). «New Zealand, with many out players, wins COVID-delayed rugby gold» Outsports.
  7. «Gayle Broughton» olympedia.org 2022-02-18an. begiratua(Ingelesez)
  8. «Gayle Broughton» Olympics.com 2022-02-18an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  10. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu