Gautieria graveolens Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Gautieria otthii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaGautieria
Espeziea Gautieria otthii
Trog, 1857

Sinonimoa: Gauteria graveolens var. otthii.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametroarekin, globo itxurakoa, borobil samarreko formarekin, hantura irregularrekin eta oinarrian mizelio kordoiekin. Peridioa oso mehea, ez oso iraunkorra eta krema-oliba antzeko kolorekoa.

Gleba: Kartilaginosoa, labirintikoa, krema zurbil kolorekoa, okrea heltzen denean. Kolumela grisaxka oso agerian. Usain handikoa eta zaporea zehaztugabekoa.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Gautieria generoak zehazten zailak diren oso antzeko hainbat espezie ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ia edozein unetan ager daiteke, ez da udazkeneko espeziea. Hazkunde hipogeoko espezie baten aurrean gaude, lurzoru azidoetan zein kareharritsuetan lurperatuta, normalean pinudietan. Gure inguruan urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Euskal Herria, Pirinioak, Espainia, Alpeak, Suedia, Norvegia, Finlandia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Gautieria otthii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu