Gau Zuria (frantsesez: Nuit Blanche) 2002. urtean Parisen sortu eta lortutako arrakastari esker munduko beste hainbat hiritara hedatu den ekimena da. Gau zuria eguzki-sarrerarekin hasi eta gauez hirietako museo, arte galeriak eta beste hainbat kultur erakunde dohaineko sarreraz irekitzen dira. Maiz, hauetan musika, dantza, arte eta film emanaldiak eskaintzen dira.

Parisko Grand Palaisko barnealdea, 2005.

Bestalde, hirietako eraikin eta monumentu nabarmen ugari ere gau osoz argiak pizturik egoten dira, eta zenbait hirietan su artifizialak ere jaurtitzen dira.

Euskal Herrian 2009. urtetik Bilbon ekainaren erdialdera ospatzen da.

Kanpo estekak aldatu