Gasteizko setioa (1834)

Artikulu hau 1834. urteko Gasteizko setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gasteizko setioa (argipena)».

Gasteizko setioa 1834ko martxoaren 15ean, Lehen Karlistaldian zehar, Gasteizen jazo zen gudaldia izan zen. Gudua karlistek kristinatarren esku zegoen hiria hesitu zutenean piztu zen.

Gasteizko setioa
Lehen Karlistaldia
Iparraldeko frontea
Data1834ko martxoaren 15a
LekuaGasteiz
Koordenatuak42°50′48″N 2°40′23″W / 42.84667°N 2.67306°W / 42.84667; -2.67306
EmaitzaKristinatarren garaipena
Gudulariak
Karlistak Kristinatarrak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Joaquín de Osma
Indarra
3.500 infanteria-soldadu
200 zaldun
350 miliziano
750 infanteria-soldadu
136 zaldun
Galerak
40 hildako Ezezaguna

Setioa aldatu

1834ko martxoaren 15ean Tomas Zumalakarregik gidatutako tropa karlistak Otazu herrira iritsi ziren. Handik indarrak antolatu zituen. Iturralde gudukideari Gasteiz Santa Luzia eta Arana bitarteko hegaletik eraso zezala agindu zion. Jose Urangak zuzendutako Arabako 1. eta Nafarroako 4. bataloiek, aldiz, San Kristobaldik Zumakadira aurrera eginez biztanleria inguratu zuten. Zumalakarregi aurretik sartu zen, gaur egungo Errioxa kalea dagoen lekutik, eta Errege Atea kaleraino iritsi ondoren San Frantzisko aldapa jaitsiz. Borroka latza izan zen, baina defendatzaileek erasoei eutsi zioten eta hainbat karlista hil zituzten.[1][2]

Zumalakarregik Baldomero Esparteroren tropak Gasteiztik hurbil zeuden berri izan bezain laster, lasterka atzera egitea erabaki zuen. Erretretan kristinatarrek Domingo Retana kapitaina eta beste bi ofizial atxilo hartu zituzten. Joaquín de Osma jeneralak atxilotuak berehala fusilatzeko agindua eman zuen. Bien bitartean, Zumalakarregik karlistek Gamarran preso hartu zituzten 120 zaindari liberalak fusilatzeko agindu zuen. Denera 118 zaindari erail zituzten, Bruno Villarrealek ezagunak zituen eta isilpean gorde zituen bi zaindari izan ezik.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Serdán, E.. «Capítulo XVI: de 1833 a 1837» Vitoria: el libro de la ciudad. , 28-29 or..
  2. a b (Gaztelaniaz) Manzanos, Paloma; Imizcoz, José María. (1998-03-15). «El sitio de Vitoria por Zumalacárregui» El Periódico de Álava: 40. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu