Gasteizko eskultura berdea

Andre Mari Zuriaren plazan dagoen eskultura

Gasteizko eskultura berdea edo eskultura begetala Andre Mari Zuriaren plazan dago, Europako Hiriburu Berde saria ospatzeko jarri zen 2012an.

Gasteizko eskultura berdea
Jatorria
Sorrera-urtea2012
Ezaugarriak
Materiala(k)belarra eta Goroldioa
Dimentsioak3 (altuera) × 7 (luzera) m
Pisua15 tona
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′46″N 2°40′24″W / 42.84619°N 2.67331°W / 42.84619; -2.67331
Map

2012ko otsailaren 7an inauguratu zuen Javier Maroto orduko alkateak, eta denborarekin Gasteizko ikur bihurtu da. Hirira datozen turista eta bisitari askok argazkia ateratzen dute bertan.

Polemika aldatu

Eskultura inauguratu eta gutxira polemika sortu zen erabilitako goroldioa, sphagnum magellanicum, Txilen soilik hazten delako eta babestuta dagoelako. Javier Maroto alkateak kritikak baztertu zituen[1].

2014an goroldioa kendu zuten udal langileek eta haren ordez belarra jarri zuten[2].

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .