Garro jauregia
Garro jauregia Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. XVII. mendean eraiki zen estilo barrokoan. Gaur egun Kultur Etxea dago bertan.
Garro jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Leintz Gatzagako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Leintz Gatzaga |
Koordenatuak | 42°59′12″N 2°34′07″W / 42.98665°N 2.56868°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 1 |
Egitura
aldatuSantiago eta San Inazio kaleen arteko bidegurutzean kokaturik dago. Oinplano karratua du eta beheko solairuaz gain beste bi solairu ditu. Teilatua lau isuritakoa da. Hareharriz eraikia dago[1].
Aurrealdeari dagokionez, beheko solairuan atari zabala du, dintelduna. Alboetan bi leiho handi daude burdinsarez babesturik. Lehenengo solairuan hiru balkoi daude, bakoitza ate bikoitz bati dagokiolarik. Bi zarpek eusten dute balkoi bakoitza. Bigarren solairuan ere hiru balkoi daude, baina hauek gutxiago ateratzen dira hormatik[1]. Bigarren aurpegiak antzerako itxura du, goiko bi solairuetan balkoiak dituelarik.
Kaleak gurutzatzen diren ertzean armarri handi bat dauka, solairu bien artean. Garro familiaren armarria ageri da bertan, lis loredun gurutzea eta lau otso izkinatan[1].
Kultur Etxea
aldatuGarro jauregia berriztu egin zen eta 1987an Leintz Gatzagako Kultur Etxea ezarri zen bertan. Lehen solairuan 70 metro koadroko azalera duen erakusketa gela dago. Honetaz gain Toki-Eder elkartea, ludoteka, liburutegia eta hainbat batzar gela daude jauregiaren barnean[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Garro jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
- ↑ www.turismoa.euskadi.eus. .