Garondoko triangelua buruaren behe-atzeko hiruki formako eremu bat da, bertako muskulu batzuek mugatzen dutena:

Garondo triangelua (eskuz egindako marrazkia)
Garondoko triangelua mugatzen duten muskuluak      Buruko atzeko muskulu zuzen nagusia     Buruko goiko muskulu laprana     Buruko beheko muskulu laprana

Muskulu hauen funtzioa buruaren mugimenduak ahalbidetzea da. Muskulu txiki hauek trapezioa, esternokleidomastoideoa eta beste muskulu handiago batzuk laguntzen dituzte haien funtzioan.

(Buruko atzeko muskulu zuzen txikia ere eremu honetan dago, baina ez du garondoko triangeluaren mugetan parte hartzen)

Garondoko triangelua ehun adipotsuzko geruza batez estalia dago.

Garondoko triangeluaren edukiak

aldatu
  1. Orno-arteriaren hirugarren zatia
  2. Lehenengo nerbio zerbikala (C1) edo nerbio subokzipitalaren adar dortsalak
  3. Zain-sare zerbikala

Irudi osagarriak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu