Garmendia (literatura-pertsonaia)

Garmendia, Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) euskal idazleak sortutako pertsonaia da. Bilduma bateko protagonitsa da, hiru liburuk osatzen duten bilduma batekoa. XIX. mendearen bukaeran Ameriketara fortuna bila joan zen Ondarroako artzaina da Garmendia eta lehendabizikoz Garmendia eta zaldun beltza (Elkar, 2003) liburuan aurkitzen da, ostean, Garmendia Errege (Elkar, 2004) ageri da, eta azkenik, Garmendia eta Fannyren sekretua-n (Elkar, 2006).

Garmendia
Argitalpena
Lehen agerpena2003
SortzaileaKirmen Uribe
MarrazkilariaMikel Valverde
Datu biografikoak
HerrialdeaEuskal Herria
SexuaGizonezkoa

Jatorria aldatu

Kirmen Uribek bere lehen liburuan kontatzen duen bezala, Garmendia pertsonaia bere osabaren istorioetatik ateratako pertsonaia da. XIX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian, animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen.

Deskribapena aldatu

Garmendia, ehun kilotik gora dituen gizon bat da, aurpegia biribila eta begiak argiak dituena. Ile leun-leuna dauka, haur baten modukoa. Izaerari dagokionez, isila eta lotsatia da, beharbada ardiak zaintzen bakarrik emaniko urteek halakoxea egin dutelako gure pertsonaia. Garmendiak, badu bereizgarri bat, txori txiki batekin hitz egiten du etengabe, hizkuntza arrotz batean, hau da, animalien hizkuntzan jendearen esanetan. Txori hori sorbaldan izaten du beti, eskubikoan. Txori honen izena Gilda da eta bera txepetxa bat da.

Ipuinak aldatu

Garmendia eta zaldun beltza ( 2003): Liburu honetan, Garmendia zaldiaren gainean azaltzen da atzetik Harry Garbiren morroiak dituelarik. Harry Garbik, Wilde Rose-lo alkateak, agindu zuen bezala, Garmendia atxilotu egin behar zuten senar-emazte batzuen hilketa dela eta. Bat eta Rat, alkatearen morroiek Garmendia arrapatu eta burua mozteko mehatxua izan zuen. Burua moztera zijoazenean, Fanny ( Sirena Salonen lan egiten zuen emakumea) azaldu eta Garmendiari salbatzen dio.

Garmendia errege (2004): Istorio honetan Buffalo Bill ezagutuko dugu, Sitting Bull indiar ospetsua (Jeronimo) eta garai hartako beste pertsonaia askorekin batera. Garmendiak eta bere lagun min Amalio mexikarrak zirku batean lan egin zutenekoa kontatzen zaigu bertan; gose izateaz nazkaturik, Buffalo Bill-ek bere zirkoan prestaturiko kasting batera aurkezten dira. Hauek kantuz eginiko ikuskizuna oso kaxkarra den arren, Buffalo Bill-ek Garmendia bere zirkorako kontratatzen du indartsu gisa lan egin dezan. Denbora gutxian, gure protagonistak ospe handia eskuratzen du eta honekin batera jende mordoa hurbiltzen da zirkora bera ikustera. Garmendia, ordea, ospearen lainoak itsutuko du eta horrek beren lagunengandik urrunduko du. Azkenean, Amalioren eta beste adiskideen laguntza beharko du bizitzan zerk merezi duen ohartzeko.

Garmendia eta Fannyren sekretua (2006): Bertan, Fanny-k herri urrunetik datorren karta bat jasotzen du. Kartaren ondorioz, Fanny burumakur eta pentsakor agertzen da, baina horren arrazoia ez dio inori esaten. Egun batzuk pasa ondoren, Fanny arrastorik utzi gabe desagertzen da. Garmendia eta Amalio honetaz ohartu zirenean, Nueva York-era joaten dira Fannyren bila. Pistak jarraituz, Nueva York-etik Italiara abiatzen dira, hain zuzen ere Veneziara eta bertan aurkitzen dute Fanny.

Erreferentziak aldatu

  • Uribe, K. (2003). Garmendia. Garmendia eta zaldun beltza. Elkar.
  • Uribe, K (2004). Garmendia. Garmendia errege. Elkar.
  • Uribe, K. (2006). Garmendia. Garmendia eta Fannyren sekretua. Elkar.

Kanpo estekak aldatu