Garazi Gorostiaga

Bizkaitar musikagilea

Garazi Gorostiaga (Galdakao, Bizkaia, 1986) bizkaitar musikagilea da, musika elektronikoa jorratzen duena[1].

Garazi Gorostiaga
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Genero artistikoamusika elektronikoa

Ibilbidea aldatu

Betidanik ibili izan da ordenagailuarekin eta sintetizadoreekin jolasten eta 2016an jede aurrean kontzertua ematera animatu zen. 2017an atera zuen aurreneko diskoa, Irauten izenekoa. Hurrengo hilabetetan musika elektronikoko hainbat jaialditan hartu zuen parte; ODD (Bartzelona), Nokodek, Dantz, DobleCheck (Donostia), Kubeats (Urretxu), Inmersiones (Gasteiz), The Alhóndiga Experimental Music Programme (Bilbo)...[1]

2019an Irene Ivankovàrekin bost abestitako EPa atera zuen, haietatik lau Garazirenak ziren[2]. 2020ko otsailean Irauten II diskoa atera zuen[3]. Urte hartan kolaborazio bat ere egin zuen Tube Tentaclesekin[4] eta ondoren EP bat atera zuen Interzona eta Driellyarekin batera, bakoitzak abesti bana zuena[5].

Diskografia aldatu

  • Irauten (2017, Eclectic Reactions)[6]
  • Nox Profunda (2019) - EPa[2]
  • Irauten II (2020, Eclectic Reactions)[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Garazi Gorostiaga» Basques on Decks (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  2. a b (Ingelesez) Garazi Gorostiaga & Irene Ivankovà - Nox Profunda. 2019 (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  3. (Ingelesez) «Irauten II, by Garazi Gorostiaga» Garazi Gorostiaga (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  4. (Ingelesez) Tube Tentacles & Garazi Gorostiaga / Harsh Noise Movement - Split. 2020-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  5. (Ingelesez) Garazi Gorostiaga / Interzona / Driellya - 3 Way Split. 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  6. «Irauten» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  7. (Ingelesez) «ER028 Garazi Gorostiaga - Irauten II, by Garazi Gorostiaga» Eclectic Reactions Records (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).

Kanpo estekak aldatu