Garazi Estebez

Aretxabaletako txirrindularia
Garazi Estévez» orritik birbideratua)

Garazi Estebez Guede (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 2002ko urtarrilaren 29a) gipuzkoar txirrindularia da.[1] Euskadiko eta Espainiako selekzioetan hartzen du parte eta etorkizun oparoa duela esaten da.[2]

Garazi Estebez
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta2002ko urtarrilaren 29a (22 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi 2021-
 

Ibilbidea aldatu

Gazte gaztetatik emaitza bikainak lortu zituen txirrindularitzan. 2014tik aurrera sei Gipuzkoako txapelketa kateatu zituen jarraian eta 2016tik aurrera hiru Euskadiko txapelketa ere bai. 2017an kadete mailako Euskaldun Torneoa irabazi zuen.[3] 2018an pistako Espainiako Kopa irabazi zuen[4] eta Espainiako txapelketatan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa taldeka eta brontzezkoa bakarka. 2019an berriz irabazi zuen Euskaldun Torneoa, oraingoan junior mailan.[5] 2020an Espainiako Pista Txapelketatan lau domina eskuratu zituen, zilarrezko hiru (taldekako abiadura, 500 m bakarka eta Keirin) eta brontzezko bat.

2021ean Laboral Kutxaren 23 urtez azpiko txirrindulari taldeak fitxatu zuen.[6] Urte hartako Espainiako pistako txapelketatan zilarrezko bi domina lortu zituen Keirin eta 500 metrotrako lasterketatan.

Taldeak aldatu

Taldea Herrialdea Urteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi   EH 2021-

Palmaresa aldatu

Errepidean aldatu

  • Espainiako txapelketa (0):
    • taldeka (1): 2017
  • Euskadiko txapelketa (3): 2016, 2017, 2018[7]
  • Gipuzkoako txapelketa (6): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019[8] eta 2020an erlojupekoa[9]
  • Euskaldun Torneoa (2): 2017, 2019

Pistan aldatu

  • Espainiako Kopa (1): 2018
  • Espainiako txapelketak:
    • 2018: urrezkoa eta brontzezkoa[10]
    • 2019: zilarrezko hiru domina eta brontzezko bat[11]
    • 2020: zilarrezko bi domina[12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Garazi Estevez Guede» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Garazi Estebez, reconocida como una de las mejores promesas vascas» El Diario Vasco 2022-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  3. «Euskaldun Torneoan txapeldun izan da Garazi Estebez aretxabaletarra - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  4. «Garazi Estebez: "Espainiako Kopa irabazteko gakoa burua izan da" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  5. «Euskaldun txapelketa irabazi du Garazi Estebezek - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  6. (Gaztelaniaz) Monterrubio, Albert Fernández. (2020-11-05). «El Laboral Kutxa-Fundación Euskadi anuncia la incorporación de 4 juniors para su equipo femenino» AFM Cycling (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  7. «Tolosan bigarren sailkatuta, Garazi Estebez Euskadiko txapeldun - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Garazi Estebez logra su sexto título consecutivo como campeona de Gipuzkoa» El Diario Vasco 2019-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) Monterrubio, Albert Fernández. (2020-09-24). «Garazi Estebez se proclama campeona de Gipuzcoa en contrarreloj» AFM Cycling (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  10. «Garazi Estebezek domina bi ekarri ditu Espainiako txapelketatik - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  11. (Gaztelaniaz) «Garazi Estebez regresa con 4 medallas del Campeonato de España de Pista» El Diario Vasco 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  12. (Gaztelaniaz) Looy, Nicolas Van. (2021-08-08). «Campeonato España pista: Balance y clasificaciones finales» Ciclo21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).

Kanpo estekak aldatu