Garaiera gaitza gorputzak garaierarengatik hartzen duen oxigeno kopuru eskasera egokitzeko eta moldatzeko zailtasunak dituenean gertatzen da[1].

Garaiera gaitza
Indiako Armadak paratutako garaiera gaitzari buruzko seinalea
Deskribapena
MotaAltitude sickness (en) Itzuli
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Arrazoia(k)Anoxia
Sintoma(k)garuneko edema, anorexia, goragalea, oka, weakness (en) Itzuli, betealdia, zorabioa, disorder of consciousness (en) Itzuli, insomnioa, tachypnea (en) Itzuli, Takikardia, Sudurreko odoljarioa, Eztula
Karkaxa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakacetazolamide (en) Itzuli, dexametasona eta Nifedipino
Identifikatzaileak
GNS-10-MKT70.2
GNS-9-MKE902.0
GNS-10T70.2
GNS-9E902.0
DiseasesDB8375 29615
MedlinePlus000133
eMedicinemed/3225
MeSHD000532D000532

Altura muga aldatu

2.500 metrotik gorako garaieran, gaitza antzeman daiteke. Handik gora egin ahala, oxigeno kopurua txikiagoa da: esaterako, 5.000 metrora, itsas mailako oxigenoaren kopuru erdia dago; 8.000 metrora, % 70 gutxiago[1].

Sintomak aldatu

Gaitzak sortzen dituen ohiko sintomak hauek dira[1]:

  • buruko mina,
  • arnas estua,
  • goragalea,
  • itolarria,
  • mugimenduak koordinatzeko zailtasunak eta
  • digestio arazoak

Garaiera gaitzak sor ditzakeen arazoak aldatu

Buruko eta biriketako edemak sor daitezkeen arazo larrienak dira: arazo horietara iristeko lehen urratsa garaiera gaitza izaten da[1].

Sendabidea aldatu

Garaiera gaitza gertatzen denean, leku hartatik ahalik eta azkarren jaisten hastea ezinbestekoa da[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Zer da garaiera gaitza?», Berria, 2015-01-04

Kanpo estekak aldatu