Gar Itzalezina
Gar Itzalezina edo Su Sekretua Tolkienen legendarium ospetsuaren arabera botere misteriotsu eta jainkotiar baten erreferentziak dira.
Ezagutzen denaren arabera, Gar Itzalezina Eru Iluvatarren alde bat da, honen bidez gauza berriak sortzeko ahalmena duelarik. Iluvatarrekin zegoen hasieratik, eta beraz, Melkorrek, gauza berriak sortzeko gutiziatzen zuena, hutsean bilatzen zuen alferrik. Eä sortzean, Iluvatarrek Gar Itzalezina Eären erdigunean jarri zuen; derrigorrez erdigune fisikoari erreferentziarik egin behar ez dion arren, baizik eta, egokiago, Eruren botereak berak sortutako guztia bizitzen zuenaren ideiari, arima batek gorputz bat bizitzen duen bezala.
« | Orduan Iluvatarrek bere ikuskariari Izatea eman zion, eta hutsaren barnean jarri zuen, eta Gar Itzalezina Munduaren Bihotzean erretzera bidalia izan zen; eta hala Eä deitua izan zen. Valaquenta, Silmarillion. | » |
Gainera, Gar Itzalezina fëa ororen zati bezala deskribatzen da: Iluvatarrek bere semeengan utzitako arrastoa da, izaki adimentsuak libreki pentsatzeko eta egiteko gai bihurtzen dituen dohaia.
Ikusitako sinbolismo guzti hauengatik, eta Tolkienen izaera katoliko sutsua kontutan hartuta, askok Gar Itzalezina Jainkoaren Izpiritu Santua dela pentsatu dute, munduan lan egiten duena eta bereziki bere semeen ariman.
Gandalfek ere Su Sekretua edo Gar Itzalezinari erreferentzia egiten dio Moriako meatzeetako zubian Balrogari aurre egiten dionean:
« | "Ezin zaitezke pasa! -esan zuen-. Orkoak geldi geratu ziren, eta heriotzaren pareko isiltasuna sortu zen inguruan-. Su Sekretuaren zerbitzari bat naiz, Anorren garraren jabea dena. Su ilunak ez dizu ezertarako balioko, Udûneko garra. Itzuli Itzaletara! Ezin zaitezke pasa!". | » |
Anor sindarinez eguzkia izendatzen duen hitza da, baita mendebaldearentzako (Valinor) izen bat ere. Honekin, askoren arabera, Gandalf Iluvatarren Su Sekretua oso boteretsua dela adierazten ari da, Eguzkiaren garraren jabea baita. Beste batzuk, berriz, "Anorren garra"k Gandalfek hiru elfotar eraztunetako bat zen Naryaren eramalea izateari erreferentzia egiten dio, suzko eraztuna zena. Beste batzuk bere ezpata Glamdringi buruz ari dela uste dute.