Ganoraz Arratiako Euskara Taldea
Arratiako euskara elkartea
Ganoraz Arratiako Euskara Taldea Arratiako (Bizkaia) euskara-elkartea. 1998an sortu zen, euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuaz. Besteak beste, Arratiako bertsolari- eta bertso-munduarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatu ohi ditu elkarteak, eta eskualdeko udalek euskararen inguruan antolatzen dituzten ekimenen antolakuntzan ere parte hartzen du.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.