Gamba Osaka
Gamba Osaka (japonieraz: ガンバ大阪 Gamba Ōsaka ) Japoniako futbol talde bat da, Suita (Osaka) hirikoa. Japoniako futbol liga bakarra irabazi duen arren Asiako txapelduna izan zen 2008an.
Sorrera | 1980 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Osaka Expo '70 Stadium edukiera: 21.000 lagun inaugurazioa: 1972 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Japoniako 1 maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022 | 15.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.gamba-osaka.net/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
1980an Matsushita Electric Industrial Co. izenarekin sortu zen Nara prefeturan Yanmar Diesel F.C. taldean soberan zauden jokalariekin. 1990an Kopa irabaztea lortu zuen.
1992an Liga profesionala hasi zenean Suita (Osaka) hirira aldatu zen eta Gamba Osaka izena hartu zuen. 2005ean lortu zuen orain arteko liga bakarra egun dramatiko batean, izan ere azken jardunaldian bost talde baitzeukaten liga irabazteko aukera.
Urterik onena ordea 2008a izan zuen Asiako txapelduna izan baitzen eta eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen Mexikoko CF Pachuca taldea 1-0 emaitzaz gaindituta. 2009an Kopa berria irabazi zuen eta hau du orainarteko azken titulua.
2012an maila galdu zuen baina 2013an bigarren mailako txapeldun izan zen eta berriz lehen mailara itzuli zen. Itzulera bikaina izan du gainera, 2014an Liga, Kopa eta Ligako Kopa irabazi ditu eta.
PalmaresaAldatu
Japonian: 10Aldatu
- Japoniako liga:
- Txapelduna (2): 2005, 2014.
- Bigarren (3): 2010, 2015, 2020
- Enperadorearen Kopa (4): 1990, 2008, 2009, 2014.
- Ligako Kopa (2): 2007, 2014.
- Superkopa (2): 2007, 2015.
Nazioartean: 1Aldatu
- FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa:
- hirugarrena 2008an.
- Asiako Txapeldunen Liga:
- Txapelduna (1): 2008