Gallipoli (1981eko filma)
Gallipoli Peter Weir australiar zinema zuzendariaren 1981eko filma da. Lehen Mundu Gerran jazotako Gallipoliko guduan girotuta dago. Aktore nagusiak Mel Gibson, Mark Lee eta Bill Kerr dira.
Soinu banda Brian May konposatzaileak ondu zuen, Jean-Michel Jarre frantziar musikagilearen Oxygène abestia eta filmaren amaierako eszenako Albinoniren adagio ospetsu eta hunkigarria izan ezik.
Sinopsia
aldatuAustraliako mendebaldeko landa eta baserri girotik datozen zenbait mutilek ANZAC gudarostean izen eman dute. Turkiara itsasoz bidali dituzte, Gallipoliko guduan parte hartzera. Bakoitzak bere grina, itxaropen eta etorkizunerako planak ditu. Eliteko korrikalaria izatea amets duen 18 urteko mutil batek (Mark Lee) beste bat (Mel Gibson) ezagutu eta laster adiskide on bilakatu dira. Patua Gallipolin dute: han, turkiar gudarostearen aurka borrokatu behar dute, gazte guztiek ongi jakin arren bertan heriotza zain daukatela.
Aktoreak
aldatu- Mark Lee … Archy Hamilton
- Mel Gibson … Frank Dunne
- Bill Kerr … Osaba Jack
- Harold Hopkins … Les McCann
- Charles Lathalu Yunipingli … Zac
- Heath Harris … Stockman
- Ron Graham … Wallace Hamilton
- Gerda Nicolson … Rose Hamilton
- Robert Grubb ... Billy
- John Morris ... Robinson kolonela
- Bill Hunter ... Barton maiorra
- Peter Ford … Gray tenientea
- Tim McKenzie … Barney
- David Argue … Snowy
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gallipoli filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)