Galizia-Ipar Portugal Euroeskualdea

Galizia-Ipar Portugal Euroeskualdea 2008an eratutako euroeskualdea da.

Ezaugarriak

aldatu

Mugaz gaindiko lankidetzako bi egitura sortu zituzten Galiziak eta Portugalek, 1992an eta 2008an eratuak. Batek, Eixo Atlantico izenekoak, azpiegiturak, garraioa, hiri garapena, ingurumena, turismoa, kirola eta kultura lantzen ditu. Hamabi udalek sortu zuten Eixo Atlantico eta gaur egun 34 udal daude bertan[1].

Beste egiturak Galizia eta Portugal mugaldeko lurraldearen kohesio sozioekonomikoa lantzea du helburutzat eta horrenbestez, turismo, ekonomia, lan, enplegu eta lehiakortasun arloak lantzen ditu. Sei unibertsitate eta nanoteknologia institutu bat ere batzen ditu egiturak[1].

Konpondu gabeko arazoak badaude oraindik:: batetik, herri txikiek ez dute baliabide proiektu nahikorik bideratzeko eta barnealdea baino garatuago dago kostaldea»[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «BESTE EREDU BATZUK», Berria, 2014-12-20

Kanpo estekak

aldatu