Galesko kostaldeko ibilbidea

Galesko kostaldeko ibilbidea (galeseraz Llwybr Arfordir Cymru eta ingelesez Wales Coast Path) Galesko kostaldean barna doan oinezkoentzako ibilbide luzea da. 2012ko maiatzaren 5an ireki zen eta 1.400 kilometro luze ditu. Hegoaldeko Chepstow eta iparraldeko Queensferry udalerrien artean hedatzen da.[1]

Galesko kostaldeko ibilbidearen bi abiapuntu edo helmugak.

Gales bere kostalde guztia oso-osorik barne hartzen duen ibilbide luzea ireki duen munduko lehenbiziko herrialdea da. Ibilbideak hamaika Natur Babesgune Nazional eta zenbait natur babesgune igarotzen ditu, baita The Wildlife Trusts eta Royal Society for the Protection of Birds (RSPB) erakundeek kudeatutako beste hainbat babesgune ere. Lonely Planet bidai aldizkaria eta telebista saio ospetsuak Galesko kostaldea 2012ko 10 helmuga onenen artean lehenbizikoa sailkatu zuen[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

53°12′40″N 3°00′58″W / 53.211°N 3.016°W / 53.211; -3.016